Murkil

QUIERO RECIBIR LAS NOVEDADES
EUSKARA   CASTELLANO
Volver a NOTICIAS
MURKIL ZAST SE COLOCA LIDER TRAS UN PARTIDO DISPUTADO

Zarauztarrak arerio gogor batekin aurkitu ziren larunbatean Antoniano kiroldegian. Orain arte beraien aurretik kokatuta zeuden Bera Berako neskak izan zituzten aurkari gisa etxekoek, eta partiduak zuen garrantzia ikusita Murkilekoak gogo biziz atera ziren nahiz eta taldean garrantzia handia duten Zuazola eta Garin lesionatuak zeuden. Lehen laurdenean zarauztarrek ezin izan zuten aurten hainbat partidutan erakutsi duten joku bizi hori aurrera eraman, baina hala ere defentsan serio mantentzea lortu zuten eta 2 puntuko abantailarekin iritsi ziren amaierara (12-10).

Bigarren laurdeneko hasieran partiduaren dinamika ez zen gehiegi aldatu, baina Usandizagaren 2+1eko jokaldi baten ostean etxekoak kontraerasoan korrika egiteko aukerak hobeto aprobetxatzen hasi ziren eta honek atsedenaldira abantailarekin iristea suposatu zuen (26-18).

Aldageletatik itzuleran Landa eta "Konpi"ren neskek arratsaldeko momentu onenak izan zituzten, baloia zentzuz jokatuz eta aurkariari min egin zezaketen puntuetan gogor emanez. Partiduan lehendabiziko aldiz barruko jokoan zuten nagusitasuna erakutsi zuten, horren adierazle nagusiena Cardeñak laurden honetan sartu zituen 8 puntuak izan zirelarik. Honela hirugarren laurdenaren amaierara emaitza eder batekin iritsi ziren (44-30).

Azken laurdenean ordea inork espero ez zuena gertatu zen, 5 minutu faltan 17 puntuko abantaila izanik (51-34) defentsan izan zuten erlaxazioak eta donostiarrek hartutako arriskuek markagailua hankaz gora jartzea lortu zuten ia-ia. Bera Berako Aristi jokalariak azken minutuaren barruan 11 puntu (tartean 3 hiruko) sartu zituen eta 10 segundu faltan puntu batera hurbildu ziren. Murkilekoak partiduari ozta-ozta eustea lortu zioten eta 56 eta 55eko emaitzarekin bi puntuak etxean geratu ziren.

Liga amaitzeko 5 partiduren faltan zarauztarrek gertu dute Maiatzeko Lauko Finalean sartzeko txartela. Datorren asteburuan Añorga taldeari irabaziz gero, eta era berean Atletikok Tecnuni irabaziz gero, denboraldi amaierako festa honetan parte hartu ahal izango dute, denboraldiko lehen helburua eskuratuz.

 

 

Fuente: Zast Murkil


 


Apartado de correos 102 | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel: 943830990 | gatc@zarautz.org

Desarrollado por BIT&MINA