Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
MURKIL ZASTEK LEHENENGO POSTUA BERMATU DU

Larunbat arratsaldean Easo Alde Zaharraren aurka 52-46 irabazi ostean zarauztarrak Orion ospatuko den Lauko Finalera lehenengo postuan sailkatu dira.

Nahiz eta bere mailarik onena ez zuten eman, Murkilekoak Maiatzak 5ean jokatuko den lehenengo finalerdian parte hartzeko aukera eskuratu zuten. Honela liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan Cafes Aitona, Atletico San Sebastian, Eskoriatza eta Bera Bera Grosen artetik aterako da zarauztarren aurkaria. Momentu honetan lau talde hauek berdinduta daude Eneko Landak entrenatzen dituen neskengandik 4 partidutara. Beraz orain Maiatzeko lehenengo asteburura ahalik eta egokien prestatuta iristea izango da helburua. Segi lanean!!

 

Iturria: Murkil Zast


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina