Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
SASKIBALOIKO EMAKUMEZKOEN SASKIBALOIKO FINAL FOUR

Asteburu honetan Murkil Zast-ek Oriko Karela Kiroldegian Autonomi arteko Bigarren Mailara igotzeko Final Four jokatuko du. Final honetan ligako 4 ekiporik onenak hartuko dute parte, hurrenez hurren. Murkil Zast (Zarautz) , Cafes Aitona (Donostia), Atletico San Sebastian (Donostia) eta Eskoriatza. Lehen partidua larunbata, maiatzak 5, 16.00tan izango da eta Murkil Zast eta Eskoriatza arituko dira nor baino nor. Bigarrenean berriz, Cafes Aitona eta Atletico San Sebastian, 18.00tan.

Lehen final erdiari dagokionez ligako norgehiagokak oso lehiatuak eta parekatuak izan dira, beti ere zarauztarren alde izanik. Eskoriatzak seigarren F4 jokatuko du jarraian, non esperientziadun eta gaztetazun plantila bat duen, beti ere kanpotik ondo zuzendua. Murkil Zast-ek ligako kokapena eta jokalariak saskibaloiko festaz gozatzeko ilusioz gainezka daudela ditu abantaila gisa.  Eneko Landak gidatutakoak denboraldian zehar oso erregularrak izan dira, bi partidu bakarrik galdu dituztelarik eta bat azken jardunaldian, Murkilek baja asko izan zituen eta normalean jokatzen ez duten jokalariek minutu dezente izan zituzten. Plantila osoak hainbeste mirestutako igoera desio du.

Bigarren final erdia donostiarren artekoa izango da, Cafes Aitona eta Atletico San Sebastianen artekoa. Azken hau izan da aurten Murkil irabaztea lortu duen bakarrenetarikoa.

Aspektu teknikoaz gain, taldearentzat bigarren urtez jarrian F4 eskualdean ospatzea zein garrantzitsua den kontuan izan behar da. Murkil Zast-eko jokalariak urte osoan lanean gogor jardun dira momentu honetara iristeko helburuarekin eta lehengo urteko arantza kentzeko, igandean, maiatzak 6, 11.00tan ospatuko den finala irabaziz, eta horrela igoera lortuz.

Murkilek ekipo osoari zortea opa dio eta ea aurten hainbeste desioatako igoera lortzen den!!!

ZORTE ON ETA EGURRA NESKAK!!!

 

Iturria: Zast


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina