Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
"RASCA GANAK"

Murkilek bere 30. urteurrena ospatzen jarraitzen du. Horretarko, aste honetan "Rasca Ganen" kanpaina berri bat eramango du aurrera.  

Ekainaren 25etik uztailaren 1era Murkilek "Rasca Gana" izeneko ekintza bat egingo du. Horretarako, Leialtasun Txartelarekin ordaindutako erosketa guztiek "Paga Extra" izeneko boleto bat jasoko dute. Boletoan azaltzen diren 6 hilabeteak raskatu beharko dituzte eta horietako bakoitzean 6 edo 12 azalduz gero saria izango dute, non "premio" laukitxoa raskatuz jakingo duten. Saria 1 € batetik 10.000 € arte izan daiteke

Saria 50 € baino gutxiagokoa bada saridunek ONCEko saltzaile batengana joan beharko dute saria jaotzeko eta zenbateko hori baino handiagoa bada NAFARROAKO RURAL KUTXA finantza entitatera.

Jarraian, kanpaina honen oinarriak dituzue:

1. Zozketa honetan Zarauzko Merkataritza Elkartearen, Murkil, Leialtasun Txartelarekin egindako eta ordaindutako erosketa guztiek har dezakete parte.

2. Kanpaina 2012ko ekainaren 25etik uztailaren 1era izango da eta honako honetan datza: "Paga Extra" modalitateko "Rasca Gana" batzuren zozketa.

3. Sariak modu zuzenean aterako dira datafonoetatik ekainaren 25etik uztailaren 1era (biak barne) Leialtasun Txartelarekin ordaindutako erosketa guztietan.

4. Dendariak zozketa horern boleto bat eman beharko dio bezeoari, honek momentuan bertan hazka dezan boletoa eta diru diru kopuru bat irabazi duen edo ez dendariari jakinarazteko. Baiezko kasuan sariaren kantitatea ere bai.

5. Saria 50 € baino gutxiagokoa bada bezero irabazleak ONCEko edozein salmenta lekutan kobra dezake; 50 € baino handiagoa bada NAFARROAKO RURAL KUTXA finantza entitatera joan beharko du, ordea.

6. Saria 300 € edo handiagoa bada irabazlearen izena publiko egin daiteke eta Elkarteak edota komunikabideek saridurari argazkiak atera diezaiokete.

7. Zozketan parte hartzeak oinarrien guztizko onarpena suposatzen du.

8. Oinarri hauetan azaltzen ez den edozein gai Elkarteko Batzarrak erabakiko du.

9. Zozketa honi buruzko edozein zalantza argitzeko jarri Jesusekin edo Unairekin harremanetan 943 83 09 90 telefonora deituz.


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina