Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
EUSKO JAURLARITZAK FINANTZA ERAKUNDEEKIN KOLABORATU DU EKOIZPEN JARDUERA EUSTEKO

Eusko Jaurlaritzak eta 11 finantza-erakundek ekoizpen-jarduerari eusteko 666 milioi euro mobilizatzea ahalbidetu duen finantzaketa-hitzarmena sinatu dute

Eusko Jaurlaritzak eta zenbait finantza-erakundek beste finantzaketa-bide bat arautzen duen hitzarmena sinatu dute gaur, eta horrela, finantza-erakundeei EAEko Administrazioaren bermeak ematearen bitartez, ekoizpen-jarduerari eustea eta enplegua mantentzea sustatuko da.

Hitzarmenarekin, 666 milioi eurorainoko ekarpena egingo da abaletan. Eusko Jaurlaritzak mailegu eta kredituetarako abal batzuk emango dizkie (400 miloi euro gehienez), arrisku partekatuan (% 60 Eusko Jaurlaritzak, eta gainerako % 40a finantza-erakundeek), finantza-erakundeek emandako finantzaketaren onuradunei.

Maileguen zenbatekoei dagokienez, 50.000 eta 750.000 euro bitartekoa izango da enpresa txiki eta ertainentzat, eta 10.000 eta 100.000 euro bitartekoa banakako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.

Jarraitu irakurtzen: Eusko Jaurlaritzaren web orria

Eskaera tramitatzeko egin klik hemen


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina