Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
MURKIL ASTEA 2012

Zarauzko Merkatari Elkarteak, Murkil, aurten bere 30. urteurrena ospatzen du eta horretarako aste honetan ekintza ezberdinak antolatu ditu.

Irailaren 17 astelehenetik 23 iganderaino, Murkil Leialtasun Txartelarekin Murkileko elkartekide diren dendetan egindako erosketa guztiek %5eko deskontu bat izango dute

Aste horretan ere, astelehenetik ostegunera (Irailaren 17-20) Murkileko elkartekide diren dendetan egindako erosketa guztiek boleto bat jasoko dute, erosketa bakoitzeko bat, non horrekin Irailaren 22 larunbatean Lege Zaharren Enparantzan egingo den tonbolarako zozketan partuko duten.

Irailaren 22 larunbata egun handía izango da, MURKIL EGUNA deiturikoa. Guztia Lege Zaharren Enparantzan egingo da 12:00tatik 14:30tara eta honako gauzak egingo dira:

Sorginmuinorekin umeentzako aktibitate bat egongo da eta Elkarteko logoa edukiko duten globoak banatuko dira. Momentu berean Parrilada bat egongo da, saiheski eta piper pintxoekin sagardoaz lagunduta. Pintxo bakoitzak eta sagardo baso batek €uro bat baliko dute. non diru osoa Zast Murkil saskibaloiko talde seniorra finantzatzeko bideratuko den

Lehen aiapatu bezala, egun honetan Tómbola bat gauzatuko da, aurkezle batekin. Aste horretan banatutako boletoen zozketa egingo da, non horietatik saridunek Murkileko denda batek emandako opariren bat izango duten sari. Hauek produktuak edo erosketa txekeak izan daitezke. Tonbolan zenbaki saridunak, saria eta hau eman duen denda ikusgai egongo dira. Saridunak denda horretara joan beharko du saria jasotzera. Egun handi hau amaitzeko ekitaldi hau animatzeko Iraunkorrak Txaranga izango dugu Zarauzko erdiguneko kaleetatik.

Jarraian, zozketa eta tonbola honen oinarriak dituzue:

1. Zozketan irailaren 17tik 20ra, biak barne, Murkileko elkartekide diren dendetan egindako eroskeat guztiek har dezakete parte

2. Dendak bezeroari erosketa bakoitzeko boleto bat eman beharko dio. Boleto honek bi zati ditu, bat bezeroarentzat eta bestea dendak gorde dezan

3. Larunbat goizean tonbolan zozketa egingo da, non zenbaki saridun guztiak aterako diren eta zenbaki saridunak, saria eta denda denen ikusgai jarriko diren

4. Denda bakoitzaren saria gutxienez 20€-tan baloratuta egon beharko da eta produktu bat edo erosketa txeke bat izan daiteke. Dendak irailaren 17tik 23rako astean saria erakusleihoan jarri dezake (erosketa txekea edo izorra daitekeen produktua izan ezik)

5. Denda bakoitzak urriaren 15 arte bere dendan ikusgai izan beharko du zenbaki sariduna, bere dendako sariaren irabazlea azaltzen denean informazio hori kendu dezakeelarik

6. Saridunak dendara sari bila urriaren 15 baino lehen joan beharko du

7. Denda bakoitzeko sariaren irabazlea data hori baino lehen ez bada azaltzen saria baliogabetuta geratuko da

8. Saria erosketa txeke bat bada dendaren esku geratzen da erosketa batean edo bat baino gehiaqotan erabil daitekeen

9. Denda bakoitzak opari bakarra eskaini dezake

10. Bezero bakoitzak sari bat baino gehiago izan ditzake

11. Saria erosketa bale bat izanez gero, bale hori balea eman duen dendan bakarrik erabil daiteke

12. Eskainitako saria agortuz gero dendak balio berdina edo handiagoa duen beste batengatik ordezka dezake

13. Boleto irabazleen zenbakiak Murkilen web orrian (www.murkil.com) ikus ahal izango dira irailaren 24 astelehenetik aurrera

14. Zozketan parte hartzeak oinarrien guztizko onarpena suposatzen du

15. Oinarri hauetan azaltzen ez den edozein gai Elkarteko batzarrak erabakiko du

16. Zozketa honi buruzko edozein zalantza argitzeko jarri Jesusekin edo Unairekin harremanetan 943 83 09 90 telefonora deituaz edo gatc@zarautz.org e-mailera idatziz


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina