Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
TXAKOLIN EGUNEAN MURKILI OMENALDIA

Urtero legez irailean Txakolin Eguna ospatzen da Zarautzen. Aurten 15ean izan da eta egitaraua hauxe izan da:

Goizeko 10:30etan herriko bodegetako batera bisita gidatu bat antolatu zen, Talai Berrira. 11:00etan herrian zehar Txistulariekin kalejira bat izan zen eta ekitaldirik garrantzitsuena 12:00tan hasi zen Lege Zaharren Enparantzan.

Bertan lehen muztioaren aurkezpena izan zen ekintza ezberdinek lagunduta: Andoni Egaña eta Sebastián Lizaso bertsolariek Txakolinarekin erlazionatutako bertso batzuk abestu zituzten, Iratzarri taldeak Txakolinaren ereserkia dantzatu zuen eta bukatzeko  Zarauzko Merkatari Elkarteak, MURKILek, banda bat jaso zuen bere 30.urteurrenagatik omenaldi gisara. Bera ordezkatzen Josune Sanchez eta Itziar Lukas, aurtengo Batzordekoak, eta Florentino Peñagarikano, Lehengo Batzordekoa, egon ziren. 

Txakolinari Sardina batzuk lagundu ziotela eta taberna askotan txakolinarekin erlazionatutako menu bereziak izan zirela ere esan behar da eta eguna amaitzeko Artzai Txakurren txapelketa bat egon zela.

Iturria: Diario Vasco


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina