Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
MURKILEK GARAIPENAREKIN EKIN DIO

Arri BKL 35 - Murkil ZAST 55

Larunbatean hasi zen denboraldi berria Murkileko neskentzat Beasainen 35-55 eko garaipen argi batekin. Partiduan sartzea kosta zitzaien lehen saskiratzea 4. minutuan eginik. Hala ere, Besaindarrak ere ez zuten asmatzen, non lehen laurdena 4-10eko markagailu triste batekin amaitu zen. 
Bigarren laurdenean jokua askoz alaiagoa izan zen atzean ongi defendatuz eta baloiak lapurtuz, horrela ekipoak korrika errazago eginik eta saskiraketa errazak sarutz. Pixkanaka diferentzia handitzen joan zen, atsedenaldirako 16 puntuko aldea izanik, partiduan zehar arriskurik izan ez zuen aldea.
Aldageletatik itzultzean taldeak joku erritmoa mantendu zuen, non horrek Beasaindarrei markagailuan hurbiltzea galarazi zion. Azpimarratzekoa da puntuak oso banatuta egon zirela eta tiro libreetako portzentaia hobetzea komeniko litzatekeela, zeren 21 aukeretatik 11 bakarrik sartu zituzten.
Partzialak: 4-10, 6-16, 10-12, 15-17
Saskiratzaileak: Laura Z. (11), Elena (3), Ane V. (4), Aizpea (7), Sara G. (6), Paula, Blanca (2), Ane S. (5), Ainara (2), Maite (8), Sara E. (3), Enara (4)


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina