Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Murkil Zast 79 – Bera Bera Balda 37

Murkilen garaipen berri bat defentsa on bati esker eta erasoan asmatu zelako.

Lehen erasoan Elenaren saskiraketa batekin hasi zen partidua eta Murkil markagailuan aurretik mantendu zen partidu bukaeraraino. Baloi asko lapurtu zituzten eta korrika egin ahal izan zuten trantsizioan jolasteko. Lehen 5 minututan 10-0eko partzial batekin aurreko partiduarekin alderatuta taldeak beste jarrera bat zuela desmostratu zuten. 

Saskiraketa aukera garbirik ia ez zioten utzi Bera Bera talde gazteari. Donostiarrak Murkilen erasoa zona batekin gelditzen saiatu ziren, baina hauek baloia ondo mugitzea lortu zuten, pase extra emantez, jaurtiketa posizio argiak lortzerko. Atsedenaldian markagailuak 41-15 garbi bat adierazten zuen.

Hurrengo 17 minutuak antzekoak izan ziren. Defentsa ona, errebotea dominatuz eta erasoan baloiaren zirkulazio ona. Baina, azken 3 minututan taldea erlaxatu egin zen, Bera Berak 13-0eko partzial bat lortuz. Hala eta guztiz ere, sentsazio oso onak eta hobetzen jarraitu behar da BKLren aurka aritzeko.

Datu positibo bezala jokalari guztiek saskiraketaren bat sartzea lortu zutela aipatu behar da. Zorionak!

Partzialak: 21-9, 26-6, 20-5, 12-17
Saskiratzaileak: Laura Z (6), Elena (6), Ane V (2), Aizpea (8), Sara G (6), Paula (9), Laura E (13), Blanca (5), Ane S (11), Maite (11), Enara (2)
 
Iturria: Zast


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina