Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Murkil Zast 70 – BKL 42

Murkilekoek asko landutako garaipen bat lortu zuten BKL on baten aurka 

Partidua oso ondo hasi zen, aurreneko 3 minututan 7-0eko batekin. Hala re, gauzak aldatu egin ziren eta BKL-k erreakzionatu egin zuen irabazteko sufritu beharra eta gogor lan egin beharra zegoela adieraziz. 1x1eko onekin eta jaurtiketak asmatuz BKL markagailuan aurretik jarrizen (13-10 9.minutuan). Lauraren 2+1eko bati esker markagailua 13na berdintzea lortu zen azken segundutan.

Bigarren laurdenean zehar Murkileko defentsa ez zen guztiz ona izan eta beasaindarrek saskira erraz jaurtitzen zuten baina hasierako asmatze hori gabe. Gainera, erasoa ez zen batere ordenatua izaten ari, erabaki okerrekin. Hala eta guztiz ere, gutxinaka markagailuan alde txiki bat hartzen joan ziren eta atsedenaldira 11 puntuko abantaila batekin iristea lortu zen.

Hirugarren laurdenean zarauztarrak hobeto kokatuta atera ziren eta defentsa hobe batekin errebotea kontrolatzea lortu zuten, baloiak lapurtu eta errazago eta asmatze gehiagorekin erasotuz. Hirugarren laurden honek partidua puskatu zuen, 50-23 batekin amaituz.

Azken laurdenean Murkilek hasierako akats berdinak egin zituen defentsan eta BKL-koek errazago saskiratzen zuten. Gainera, bigarren aukerak aprobetxatu zituzten erasko erreboteei esker. Baina, Maiteren aktuazio on betekin zarauztar erasoa ona izan zen eta ez zuen aukerarik utzi BKL markagailuan hurbil zedin.

Partzialak: 13-13, 19-8, 18-4, 20-17

Saskiratzaileak: Laura Z (8), Enara A, Ane V (6), Aizpea (6), Sara, Paula (4), Blanca (12), Ane S (8), Ainara (6), Maite (16), Enara Z (4)

Iturria: Zast


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina