Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Cafés Aitona B 57 – Murkil Zast 70

Murkileko neskek garaipen berri bat lortu dute bukaeran erabaki zen partidu berdintsu batean. 

Murkilek partidua aurrean erritmorik gabe hasi zuen eta Cafes Aitonak bere jokaldiak oso eroso burutzen zituen. Murkileko defentsa pase eta korte denetara berandu iristen zen, ia aurkarien jaurtiketak eragotzi gabe. Donostiarrak aurretik jarri ziren (11-8) minutu baten faltan, baina Sararen bi akzio onei esker gure taldeak lehen laurdena aurretik amaitzea lortu zuen. 

Bigarren laurdenean Zast-ekoak pixkat gehiago espabilatu ziren erritmoa igoz eta defentsa onak burutuz, erasoan erosoago jokatzea bideratu zuena. Hala ere, donostiarrak distantzi erdiko jaurtiketak asmatu egiten zituzten, non honek markagailua berdindua mantentzen zuen. Atsedenaldian abantaila soilik 3 puntutakoa zen zarauztarren alde.

Atsedenaldiaren ondoren defentsan lerroak aurreatu ziren eta barruko jokoan erakutsitako nagusitasunari eta bi aldeetako erreboteei esker markagailuan alde txiki bat lortu zen, 10 puntutakoa (38-48). Hala eta guztiz ere, garbi zegoen borrokatzen jarraitu behar zela, zeren Cafes Aitonak oso serio jolasten jarraitzen zuen bere aukerak bilatuz eta aurkituz etengabe. 

Azken laurdeneko lehen minutuetan Murkilekoek ondo jokatu zuten, baloia mugituz, azkar jokatuz eta saskira sartuz. Partidua kontrolatua zutela ematen zuen, zeren 4 minutu faltan diferentzia 13 puntukoa zen. Hala ere, donostiarrek baloia presionatu eta zarauztarren hainbat baloi galtze eragin zituzten, baloi hauek saskian amiatuz eta honek minutu baten faltan 5 puntura hurbiltzea eragin zuen (57-62). Kanpokoek ordea ondo erreakzionatu zuten eta defentsa on eta kontraeraso errezekin 0-8ko partziala lortu zuten partidua ixteko.

Partzialak: 11-12, 14-16, 13-20, 19-22

Saskiratzaileak: Laura Z (8), Elena, Ane V (6), Paula (7), Laura E (6), Blanca (1), Ane S (2), Sara (8), Maite (15), Ainara (17)

 

Iturria: Zast


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina