Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Abian da enpresek prebentzio arloa lantzeko mikroPREBEN programaren 2. fasea

Kontuan hartuta enpresa txikientzat es dela batere erraza lan arriskuen legea zehatz-mehatz ezagutu eta betetzea Urola Kostako Udal Elkarteak enpresa txikiekin elkarlanean dihardu lan arriskuen prebentzioaren integrazioan. Honetarako mikroPREBEN programa jarri zuen martxan 2010ean. MikroPREBEN programaren 3. edizioa -Mikropreben2012- azaroan jarri zen martxan, eskualdeko ostalaritza eta elikaduraren arloko merkatarientzat.

Mikropreben 2012 programaren hasierako fase teoriko-praktikoa abenduan amaitu zen. Bertan 9 partehartzaile eta 8 enpresek hartu dute parte. Partehartze maila ona izan da eta fase honen balorazioa partehartzaileekiko oso ona izan da ere.

Abendua eta martxoa bitartean programaren 2. fasearekin jarraituko da. Bertan prestakuntza praktiko eta enpresaren prebentzio plana lantzeko tutorizazioa emango da. Fase honen amaieran enpresa bakoitzak bere lan arriskuen prebentzio plana definitua eta egikaritua lortuko du.


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina