Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Tecnun 28 – Murkil Zast 63

Murkilekoek berriro irabazi dute, haien josala hobetzen jarraituz eta primerazko partidua eginez

Nahiz eta sailkapenean behean dauden inork ez zuen uste partidua erreza izango zenik, Tecnun taldeak jokalari onak dauzkala eta. Hala ere, donostiarrek ezin zeuzkaten haien jokalari guztiak eta Murkilekoek egindako erritmoan ezin zitezkeen sar.

Partidua ondo hasi zen zarauztarrentzat, laster 0-10 irabazten zuten. Defentsak egindako lan onari esker donostiarrek haien lehengo saskiratzea minutu 6an lortu zuten. Hurrengo minututan Murkilek errore asko egin zuen, ez beharrezko falta asko egin zituzte eta Tecnunekoek jaurtiketa libreei esker hurbildu ziren markagailuan

Bigarren zatian nahiz eta erasoaldian huts asko egin zuten Murkilek defentsa ona egin zuen eta 13-25 atsedenaldira heldu ziren.

Hirugarren zatian zarauztarrek oso ondo egin zuten, defentsa onari esker baloi asko lortu zituen eta gainera erasoaldian bete-betean jo zuten 0-14 partziala lortuz.

Azken zatian Tecnun taldeko jokalari garrantzitsuenek falta asko egin zituzten eta Murkilek bere joko onarekin jarraitzen zuen. Azkenean 35 puntuko desberdintasuna zen 

Partzialak: 7-13, 6-12, 11-20, 4-18

Saskiratzaileak: Laura Z (4), Elena (2), Ane V (6), Sara (5), Paula (3), Laura E (5), Blanca (3), Ane S (11), Ainara (13), Maite (8), Enara (3)

Iturria: Zast.es


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina