Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
MURKIL ZAST 49 ESKORIATZA 36

MURKILen azken partida etxean. Egutegi arraroa eta pista arazoengatik partidak aldatu behar izanak baldintzatu dute denboraldia eta azken bost partidak kanpoan edukiko ditu Murkilek. Final Fourrerako txartela ziurtatu nahian dabiltza Dan Lertxundiren neskak eta duten egutegia ikusita irabazi beharreko partida zen. Zastarrak 6 garaipenekin iristen ziren eta Eskoriatzakoak 4kin, oraindik Final Fourrean sartzeko aukerekin. Beraz garaipen garrantzitsua zarauztarrena arerio zuzen bat burrukatik kanporatuz.

Zarauztarrak partida ia gehiena aurretik aritu baziren ere lehia markagailu baxutan ibili zen eta etxeko taldea ez zen partida laugarren laurdenerarte erabakitzeko gai izan. Eskoriatzakoak talde burrukatzailea dira baloi bakoitza burrukatzen duten horietakoa eta jakin ere bazakiten goian sartzeko aukera guztiak zarautzen irabaztetik pasatzen zirela beraz ez zuten partida galdutzat inoiz eman.

Partida esan bezala azken laurdenean erabaki zen. Zarauztarrek 5-8 puntutako aldea eraman zuten partida guztian zehar eta azken laurdenaren hasieran 10 puntuen muga igarotzeko gai izan ziren 8-0eko partizal bati esker. Eskoritzakoan beraien etxean 9 puntuz irabazi zutenez basket averagea ere jokoan zen beraz irabazlea erabaki xamarra egon arren bi taldeek bukaerarte burrukatu zuten eta horrelako partidetan ohi dena, falta asko eta jaurtiketa libre ugari luze joan ziren azken minututan. Zarauztarrek, 10/16tik etziren jaurtiketa librretan fin ibili baina nahikoa izan zen partida eta basket averagea eskuratzeko.

Aipatzeko Sara Garin-en bi hiruko garrantzitsuak eta Ane Sanchez-en partida. Azken honek ihaz Eskoriatzako taldean aritzen zen eta joaneko partida galdu ondoren bazeukan bai arantza ateratzeko grina, baita atera ere zarauztarren artean saskiratzaile onena suertatuz eta azken laurden garrantzitsuan 8 puntu sartuz.

Beste emaitzak zarauztarren lagun izan dira eta Bera Bera Gros eta Cafes Aitonak galdu dutenez zarauztarrak bostgarrengo sailkatuari bi partidako abantaila ateratzen diote bost jardunaldien faltan. Gutxi falta da!

MURKIL ZAST 49 (11+10+12+16): Del Hoyo (0), Vazquez P. (9), Vazquez B (0), Cardeña (9) eta Zabala (6) -bostekoa- Sanchez (10), Valenciaga (6), Garin (6), Alberca (0), Zorita (0), Zuazola (1) eta Ezeiza (2).

ESKORIATZA 36 (7+8+12+9): Alarcia (2), Mariñelarena (2), Exposito (2), Soriano (5) eta Bedia (12) -bostekoa- Aranburu (2), Balanzategi (2), Calderon (9), Gomez (0), Fernandez (0) eta Urrutia (0).


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina