Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
2013: MSM LAGUNTZAK

Eusko Jaurlaritzak merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntzak atera ditu 2012ko uztailaren 1etik 2012ko ekainaren 17ra egindako inbertsioentzako

Bi mota daude:

A) Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barneko elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak.

Dirulaguntza lortzeko proiektuen inbertsioa gutxienez 2.000 € + BEZ izango da enpresako

Laguntza: inbertsio onargarrien % 15. (BEZ aparte)

B) Balantza elektronikoak, Informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barnean integraturik badaude edo enpresa-kudeaketarako badira.

Dirulaguntza lortzeko proiektuen inbertsioa gutxienez 600 € + BEZ izango da enpresako

Laguntza: inbertsio onargarrien % 20. (BEZ aparte)

Bi motetan:

  • Dendarien Elkarte batekoa izateagatik laguntza ehuneko 2 puntu igoko da

  • UNE 175001 kalitatezko ziurtagiria edukitzeagatik laguntza ehuneko 2 puntu igoko da

Inongo kasutan diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez du 12.000 euro gaindituko saltoki eta urte bakoitzeko.

Epea: Ekainaren 17an amaituko da, beti ere aldez aurretik horretarako kreditua agortu ez bada

Beharrezko agiriak:

a) Eskaera beteta

b) Agiri hauen fotokopia: pertsona eskatzailearen ordezkaritza ahalmenarena, eratze eskriturarena eta geroztik eskriturak izandako aldaketena; eta orobat, dagozkion erregistroetan sartuta dagoela egiaztatzeko agirienak ere.

c) Pertsona juridikoaren identifikazio fiskaleko txartela edo eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia.

d) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko agiria (Gipuzkoako Ogasunan eskatu)

e) Ogasunarekin zorrik ez izatearen eta ordainketak egunean dituen agiria (Gipuzkoako Ogasunan eskatu)

f) Hirugarrenen alta-agiria.(hiruz aldiz bete behar da Bankuan – Bulegoan dauzkagu)

g) Hala badagokio, Merkatarien Elkarteko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria.

h) Hala badagokio, enpresak lortutako kalitate-edo bikaintasun-ziurtagirien kopiak.

i) Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen behin betiko fakturak (originalak edo/eta hauen fotokopia konpultsatuak)

j) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria

Gainera, aurten ordainketa agiriak aurkeztea derrigorrezkoa da.


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina