Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
IKUSI ARTE - ARTISTEI DEIALDIA - OINARRIAK




Zarauzko Murkil dendarien elkarteak Xpressionk taldearen antolamendu teknikoarekin eta Udalaren laguntzarekin Ikusi Arte erakusketa antolatzen du.

Ikusi Arte!!! 2013-k Euskal Herri osoan ekimen kultural irekia egin nahi du, aldi berean zarauzko merkataritza dinamizatzeko helburuarekin eta gure herriko merkataritza txikia herriarekin merkataritza bizi, aktibo eta hurbila dela erakusteko asmoarekin. 
 
Artean zentratutako urteroko edizio baten bitartez ekimen  honen sendotzea lortu nahi da, aurtengoan protagonista PINTURA izango da. 
 
Hau dederatzigarren edizioa izango da eta onarpen ona izango duela espero dugu lehengo urtetan izandako arrkasta eta artistek eta jendeak egindako kritika positiboak ikusita.
 

OINARRIAK

     
1. Nahi duten artista guztiek hartu ahal izango dute parte; dena den artista zarauztarrei deialdi berezia egin nahi zaie.
     
     
2. Aurtengo erakusketa Pinturarena izango da

3. Artista bakoitzak 7-12 lan aurkeztu beharko ditu. Hasieran argazki digitalean edo paperean (10 zm * 15 zm) aurkeztuko dira. Artelanek haien izenburuak, neurriak eta azalpen txiki bat eduki beharko dituzte.

Gainera, Artistaren izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta e-maila eman behar dira.

Argazkiak helbide honetara bidali ditzakezue:

e-mail:

MURKIL: murkilwebberria@hotmail.com

Xpresion!!!: jokin@xpressionk.net

Postaz

MURKIL

Posta Kutxa 102

20800 Zarautz

Lanak argazki-euskarrian jaso ondoren, erakusketarako egokienak direnak aukeratuko dira. Behin aukeraketa egin ondoren, merkatariei nahi duten obra hautatzeko aukera emango zaie.

Lanek, parte hartzen duten establezimenduetako erakusleihoetan leku berezia izango dute.

4. Aukeraketarako argazkiak (digital edo papel) aurkezteko epea: 2013ko urriaren 20a

5. Neurriak

- Gutxieneko neurria: 50 luze x 50 cm zabal (salbuespen batzu ontzat hartuko dira gutxieneko neurrietan)
- Gehieneko neurria: 150 luze x 150 cm zabal

6. Artistak aukeratzeko eguna: 2013ko urriaren 23a
.

7. Jatorrizko lanak aurkezteko egunak: Artista bakoitzak erakusten diren dendetara bere obrak eramando ditu 2013ko urriaren 31 baino lehen

8. Antolatzaileek batzorde tekniko bat izendatuko dute, lan irabazlea aukeratzeko. Saritutako artistak 2014an Zarauzko Torre Luzeako aretoan bere lanaren banakako erakusketa egiteko eskubidea izango du.

9. Irabazlearen izena azaroaren 14an jakinaraziko da eta komunikabideekin akto batera etorri beharko du

10. Lanak itzultzea: 2013ko azaroaren 18tik 25era, lanak ikusgai egon diren establezimenduetan.

11. Ekimen honen berri emateko aukeratutako lanen egileek, horien erakusketa, komunikazio publikoa eta kopiak egiteko baimena emango dute. Artistek nahi badute obrak salmentan egon daitezke, kasu honetan, lanak nahi dituztenek erosi ahal izango dituzte, baina erakusteka bukatu aurretik ezingo dira jaso. Lanen prezioen %100 zuzenean artistei emango zaie. Parte hartu duten establezimenduek egingo dute salmentaren bitartekaritza; bertan prezioaren, lanaren eta artistaren datuen eta abarren berri emango zaie interesatuei.

12. Artista bakoitza bere lanen arduraduna da. MURKIL, elkarteko kideak, Xpression, Zarauzko Udala eta bere Sailak ez dira izango lanen arduradunak, horrexegatik, seguru bat eduki dezatela gomendatzen diegu artistei.

13. Emandako dokumentazioa (argazkiak…) ez dira itzultzen

14. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.


 


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina