Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
IKUSI ARTE 2014 - OINARRIAK

OINARRIAK

1. Nahi duten artista guztiek hartu ahal izango dute parte; dena den artista zarauztarrei deialdi berezia egin nahi zaie.

2. Aurtengo erakusketan mota ezberdinetako artelanena izango da: Margolana, Eskultura eta Tailua, Argazkilaritza, Karikaturismoa...
Bestelako modalitate artistikoren bat aurkeztu nahi duenak erakusketara, antolatzaileekin kontaktatu dezake informazio gehiago eskuratzeko.

3. Artista bakoitzak 7-12 lan aurkeztu beharko ditu. Hasieran argazki digitalean edo paperean (10 zm * 15 zm) aurkeztuko dira. Artelanek haien izenburuak, neurriak eta azalpen txiki bat eduki beharko dituzte.
Gainera, Artistaren izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta e-maila eman behar dira.

Argazkiak helbide honetara bidali ditzakezue:

e-mail:
MURKIL: murkilwebberria@hotmail.com
Xpresion!!!: jokin@xpressionk.net

Postaz:
MURKIL
Posta Kutxa 102
20800 Zarautz

Lanak argazki-euskarrian jaso ondoren, erakusketarako egokienak direnak aukeratuko dira. Behin aukeraketa egin ondoren, merkatariei nahi duten obra hautatzeko aukera emango zaie.
Lanek, parte hartzen duten establezimenduetako erakusleihoetan leku berezia izango dute.

4. Aukeraketarako argazkiak (digital edo paper) aurkezteko epea: 2014ko urriaren 20a

5. Neurriak

● Margolanak
- Gutxieneko neurria: 50 zm luze x 50 zm zabal (salbuespen
batzuk ontzat hartuko dira gutxieneko neurrietan)
- Gehieneko neurria: 150 zm luze x 150 zm zabal

● Eskultura eta tailua
- Gutxieneko neurria: 25 zm oinarrian x 50 zm altueran
- Gehieneko neurria: 60 zm oinarrian x 150 zm altueran

● Argazkilaritza
- DIN – A2 neurrian, hau da, gutxi-gora behera, 42 zm x 59,4 zm
- LUMA-KARTOIan aurkeztu behar dira eta luma-kartoiaren lodierak gutxienez 5 milimetrokoa izan beharko du

● Karikaturismoa
- Edozein neurritako artelanak onartuko dira.

● Bestelako modalitate artistikoak
- Antolatzaileekin kontaktatu informazio gehiagorako.

6. Artistak eta obrak aukeratzeko eguna: 2014ko urriaren 23a.

7. Jatorrizko lanak aurkezteko egunak: Artista bakoitzak erakusten diren dendetara bere obrak eramango ditu 2014ko urriaren 31 baino lehen

8. Antolatzaileek batzorde tekniko bat izendatuko dute, lan irabazlea aukeratzeko. Saritutako artistak 2015ean Zarauzko Torre Luzeako aretoan bere lanaren banakako erakusketa egiteko eskubidea izango du eta 500 €ko baliagatiko erosketa bonoak irabaziko ditu.

9. Irabazlearen izena azaroaren 14an jakinaraziko da eta komunikabideekin akto batera etorri beharko du

10. Lanak itzultzea: 2014ko azaroaren 18tik 25era, lanak ikusgai egon diren establezimenduetan.

11. Ekimen honen berri emateko aukeratutako lanen egileek, horien erakusketa, komunikazio publikoa eta kopiak egiteko baimena emango dute. Artistek nahi badute obrak salmentan egon daitezke, kasu
honetan, lanak nahi dituztenek erosi ahal izango dituzte, baina erakusteka bukatu aurretik ezingo dira jaso. Lanen prezioen %100 zuzenean artistei emango zaie. Parte hartu duten establezimenduek
egingo dute salmentaren bitartekaritza; bertan prezioaren, lanaren eta artistaren datuen eta abarren berri emango zaie interesatuei.

12. Artista bakoitza bere lanen arduraduna da. MURKIL, elkarteko kideak, Xpression, Zarauzko Udala eta bere Sailak ez dira izango lanen arduradunak, horrexegatik, seguru bat eduki dezatela gomendatzen
diegu artistei.

13. Emandako dokumentazioa (argazkiak…) ez dira itzultzen

14. Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina