Maiatzaren 11tik 31ra arte Murkil Elkarteko fideltasun txartelarekin eginiko erosketak dohainik izan daitezke, izan ere, Murkileko saltokietako datafonoek zenbait erosketa aukeratuko dituzte zoriz eta hauek ez dira ordaindu beharko. Bezeroek Murkil txartelarekin ordainketa saiakera egitean ezagutuko dute saridunak izan diren edo ez. Beraz, zortea probatu nahi dutenek aukera polita dute, Murkil Txartela lortu eta Elkarteko dendetan erosketak egiteko, dohainik izan daitezke eta.