Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Merkataritzaren Astea 2016

Urriaren 17tik 23ra MURKIL, Zarauzko Dendarien Elkarteak, Merkataritzako Astea antolatuko du.

Astean zehar ekintza desberdinak eskainiko ditu kaleetan eta denden bezeroei.

Alde batetik, MURKILeko kideetan erosketak egiten dituzten bezero guztien artean Erromarako bidai bat zozkatuko du. Azkenean oinarriak daude

Ostiralean, 21an, musikalari edota talde musikal 5 gunetan egongo dira giroa alaitzen 18:00tatik - 20:00tara

- Urko Menaia: Nagusi eta Azara kaleen artean

- TTB Kolektiboa: Lege Zaharren Enparantza

- Sara Grajal & PJ Kahuna: Geltoki-Zigordia gunea

- DJ Bon: Donibane Plaza

- Azkaiter Pelox Trio: Sagasti Plaza

Larunbata goizez Niko Nok pailazoa Zarauzko kaleetatik egongo da alaia eta puxikak oparitzan eta Lege Zaharren enparantzan umeentzako puzgarriak egongo dira 12.00etatik 14.30etara eta 16.30etatik 19.00etara.

Astea erosteko eta gozatzeko Zarautzen

"Zarautzen Bizi, Herrian Erosi"

ERROMARAKO BIDAIAREN ZOZKETAREN OINARRIAK

1- 2016ko urriaren 17tik 23ra Murkileko kideen saltokietan erosketa egitean, txartela betetzeko aukera eskainiko da eta hauek, bi lagunentzako Erromarako bidaia baten zozketan sartuko dira.

2 – Txartela ontzat edukitzeko Murkileko 3 denda desberdinetan erosketa bat egin beharko da eta erosketa bakoitzak 5 €koa gutxienez izan beharko du. Dendetan txartelari haien zigilua jarriko diote

3 – Pertsona bakoitzak txartel bat baino gehiagorekin jolas dezake baina txartelek eskatutako baldintzak bete behar dituzte

4 – Saria bi lagunentzako Erromarako bidaia izango da, udaberrian eta behe-denboraldian eta hauek barne hartzen ditu:

  • Hegazkina: Joan-etorriko txartela Loiuko aireportutik Erromara

  • PESA autobusez joan-etorriko txartela Zarauztik Loiuko aireportura

  • 5 gau , gosaria barne, Trevi Hotelean

  • Joan-etorriko txartela Erromako aireportutik hotelera

  • Mediku-asegurua

  • 3 ibilaldi: Vaticano, Antzinako Erroma eta Erromako hoberena

5 - Sarian aldaketak egiteko aukera egongo da irabazlearen baldintzetara egokitzeko. Aldaketak prezioen igoera suposatzen badu, diferentzia saridunak ordaindu beharko du. Inola ere ezingo da saria diruagatik edo beste lekurako bidaiagatik trukatu.

6 - Zozketa urriaren 26an egingo da arratsaldeko 15.00etan Zarauzko Turismo Bulegoan eta aurreneko puntuan adierazitako boletoen artetik aterako da sariduna.

7 - Saridunari argazkiak aterako dizkiogu eta argazki hauek prentsan edota interneten argitaratzeko erabil ditzakegu, baita etorkizuneko kanpainak promozionatzeko ere

8 - Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea suposatzen du.

9 – Zerga betebeharrak egongo balira saridunarenak izango lirateke

10 - Bestelako zalantza argiketak eta erabakiak Murkileko batzordearen esku gelditzen dira.


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina