Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
KULTURA BONUA

uskadiren ekonomia biziberritzeko ekintzak garatzeko Eusko Jaularitzak duen egitasmoaren baitan, eta aurreko kanpainan lorturiko emaitza onak ikusirik, Kultura Saila honek Kultura Bonua - Bono Cultura programa berritu nahi du, alegia, arte eta kultura ekoizpenaren merkatua bultzatzeko ekimena, hain zuzen 2010-2011 Gabonetako kanpainan, Euskadin, aipaturiko kultura-produktu horiek suspertzeari begira.

Helburu hori gogoan, euskarri ezberdinetako kultura-produktuen erosketa lagunduko du diruz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, kultura-bonu batzuen bidez. Bonuak hautatutako finantza-entitatearen bitartez jarriko dira salgai, eta berorien bitartez erabiltzaileak bere diruaren balioa handitu ahal izango du, bai liburuak edo diskoak erosterakoan, bai museo batean bisita egiteko, antzerkira edo kontzertu batera joateko.

Bonu bakoitzak 25 euroko kostua izango du, baina 40 euroko balioa emango dio erabiltzaileari liburuak edo musika-euskarriak erosteko, edo museo eta zuzeneko ikuskizunetan edo bestelako ekitaldietarako sarrerak erosteko. Behin bonuak eskuratu eta gero, 40 euroren balioko produktu eta zerbitzuak kontsumitu ahal izango ditu erabiltzaileak kanpainari atxikitako establezimendu-sarean. Saltokietatik finantza-entitatera bidaliko dira orduan berriz ere bonuak, eta han bonu bakoitza 40 euroren truke aldatu.

Atxikitzeko epea:

2010eko azaroaren 17tik abenduaren 3ra.

“KULTURA BONUA” hitzarmenaren indarraldia:

2010eko abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 31ra.

Bonuak hautatutako finantza-entitatean erosteko epea:

2010eko abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 5era.

Bonuaren indarraldia:

2010eko abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 20ra

Informazio Gehiago


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina