Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
MSM LAGUNTZAK 2011

Eusko Jaurlaritzak merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntzak atera ditu

 
Bi mota daude:
 

A) Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak.

Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioa gutxienez 2.000 euro enpresako izatea

Laguntza: inbertsio onargarrien % 15. (BEZ ez barne)
 

B) Balantza elektronikoak, Informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barruan integraturik badaude edo enpresa-kudeaketarako badira.

Diruz lagunduak izateko proiektuetako inbertsioa gutxienez 600 € enpresako izatea
 
Laguntza: inbertsio onargarrien % 20. (BEZ ez barne)
 

Bi motetan:

 -         Dendarien Elkarte batean egoteagatik laguntza ehunekoa 2 puntu igoko da

-        
UNE 175001 kalitatezko ziurtagiria edukitzeagatik laguntza ehunekoa 2 puntu igoko da
 

Ezein kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko saltoki eta urte bakoitzeko.

Epea: Irailaren 16ean amaituko da, betiere aldez aurretik horretarako kreditua agortu ez bada

Agiri beharrezkoa:

a) Eskaera beteta

b) Agiri hauen fotokopia: pertsona eskatzailearen ordezkaritza ahalmenarena, eratze eskriturarena eta geroztik eskriturak izandako aldaketena; orobat, dagozkion erregistroetan sartuta dagoela egiaztatzeko agirienak ere bai.

c) Pertsona juridikoaren identifikazio fiskaleko txartela edo eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia.

d) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko agiria (Gipuzkoako Ogasunan eskatzea)

e) Ogasunekin zorrik ez edukitzeko agiria (Gipuzkoako Ogasunan eskatzea)

f) Hirugarrenaren alta-agiria.(hiruz aldiz bete behar da Bankuan, atxikita doa)

g) Hala badagokio, Merkatarien Elkarteko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria.

h) Hala badagokio, enpresak lortutako kalitate-edo bikaintasun-ziurtagirien kopiak.

i) Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen behin betiko fakturak (originalak edo/eta hauen fotokopia konpultsatuak)

j) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria

Informazio Gehiago Merkataritza Bultzatzeko Bulegoan: gatc@zarautz.org edota 943 83 09 90


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina