Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Ikastaroa enpresentzat: sortu eta kudeatu zure webgunea

Enpresa txiki eta ertainentzat da ikastaroa eta doan da.

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresentzako prestakuntza programa bat antolatu du, maiatza, ekaina eta uztailerako.

Lehen zikloa amaituta dago (ekonmia eta finantza kudeaketa), bigarrena (salmenten kudeaketa eta saltzeko teknikak) joan den hasi zen eta hirugarrena egiteko izena emateko epea ekainaren 22an amaituko da.

Hirugarren ikastaroa honakoa da:

INFORMAZIO ETA KOMUNIKAZIO TEKNOLOGIAK ENPRESAN: WEBGUNEEN SORRERA ETA KUDEAKETA

Iraupena: 16 ordu (4 orduko 4 saio): uztailaren 6, 8, 13 eta 15ean

Bakarkako tutoretza (ikastaroa amaitu ondoren) 2 ordu

Edukia:

Nola sortu nire enpresaren webgunea software librea erabiliz

  • Sarrera: Interneteko teknologia berriak
  • Domeinua eta hosting-a kontratatzea
  • Filezilla: enpresaren webgunea sortzeko softwarea domeinua eta hosting-arekin lotzea
  • Joomla webguneak diseinatzeko eta kudeatzeko erreminta

Nola kudeatu nire enpresaren webgunea software librea erabiliz

  • Oinarrizko kudeaketa
  • Kudeaketa aurreratua
  • Administratzailea

Ikastaroa amaitu eta hurrengo bi asteetan, enpresa partehartzaile bakoitzak 2 orduko bakarkako aholkularitza izango du dituen zalantzak argitzeko.

Behean dituzu prestakuntza ziklo osaren eta hirugarren ikastaroaren esku-orriak.

Ikastaroak doakoak dira Urola Kostako enpresentzat.

Ikastaroak gaztelaniaz izango dira. Dena dela, materiala euskaraz eta gaztelaniaz banatuko da eta galdera eta kontsultak euskaraz zein gaztelaniaz egin ahal izango dira.

Prestakuntza ziklo hau Valora programaren baitan antolatuta dago eta %50 Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du.

Argibideak jaso eta izena eman: Urola Kostako Udal Elkartea

Enpresei zerbitzuak enpresa@urolakosta.org Tel. 943890808


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina