Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Jardunaldia, eskualdeko enpresen lehiakortasuna zertan den argitzeko


Eskualdeko 21 enpresa eta Udal Elkarteko eta udaletako ordezkariak elkartu ziren atzo, martxoak 3, Udal Elkarteak burutu duen “Urola Kostako Lehiakortasun gakoak” ikerlanaren emaitzak ezagutzeko.

Jardunaldi hau, Udal Elkarteak 2010eko azaroan martxan jarri zuen eta SPRIren Compite-Ekimenak programaren dirulaguntza jaso duen “Urola Kostako Lehiakortasun Planaren” esparruan kokatzen da.

Harrerako hitzak Lide Amilibia Udal Elkarteko lehendakariak egin zituen. Jarraian, hitza Oihana Iribarrek hartu zuen, Enpresei Zerbitzuak arloko teknikariak, Urola Kostako lehiakortasun planaren testuingurua zehazteko. Ondoren, GARENA aholkularitza-etxeko (Udal Elkarteak lehiakortasun plana bideratzeko kontratu duen aholkularitza-etxeko) Miren Garitagoitia eta Mikel Ecenarrok, eskualdean motore diren enpresei egindako elkarrizketetan (elkarrizketa horiek azaroa eta urtarrila bitartean egin zituzten) jasotako informazioarekin egindako azterketaren emaitza eta ondorioak azaldu zituzten. Elkarrizketak egin zaizkie eskualdean estrategikoak diren 3 sektore hauetako 21 enpresei: metala/mekanika, elikaduraren sektorea eta altzarigintza/egurraren sektorea.

Azterketa horrek une honetan Urola Kostako enpresa-ehunaren egoera zein den laburbiltzen du eta lehiakortasuna areagotzeko gakoak identifikatzen ditu.

Emaitzak aurkeztearekin batera, mikroenpresek zuzeneko laguntza jasotzeko eskura duten zerbitzua aurkeztu zuten. Zerbitzu horrekin, eskualdeko 12-15 mikroenpresek lehiakortasun diagnostikoak egin eta hauetatik eratorritako ekintzak abian jartzeko laguntza jasoko dute.

Interesa duten mikroenpresek Udal Elkartearekin jarri behar dute harremanetan: Tel. 943890808, enpresa@urolakosta.org

Azterketa eta aurkezpen ekitaldi hau lehen mugarria izan da, Urola Kosta eskualdeko enpresen elkarlanerako plataforma bat sortzeko.

Ikus “Urola Kostako lehiakortasun gakoak” dokumentua


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina