Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Urola Kostako enpresentzako prestakuntza programa berria


Urola Kostako Udal Elkarteak “Enpresentzako prestakuntza programa – Udazkena 2011” programa berria prestatu du. Programa honen helburua da pertsonen gaitasunak hobetzea ahalbidetuko duten prestakuntza behar zehatzak asetu eta Urola Kosta eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzea.

Prestakuntza programak honako ikastaro/tailerrak barne hartzen ditu:

* Datuen babeserako araudira egokitzeko tailer praktikoa (Noiz: Iraila. Iraupena: 8 ordu)

* IKT tailerra: Enpresen lehiakortasuna hobetzeko doaneko IKT erremintak (Noiz: Urria. Iraupena: 12 ordu)

* IKT tailerra: Enpresaren berrikuntza bultzatzeko Web 2.0 aplikazioak (Noiz: Urria. Iraupena: 8 ordu) 

* Prestakuntza zikloa proiektuen kudeaketa eta zuzendaritzan (Noiz: Azaroa. Iraupena: 20 ordu)

Informazio gehiago eta izen-emateak:

943 89 08 08

enpresa@urolakosta.org


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina