Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
IKUSI ARTE - ARTISTEI DEIALDIA - OINARRIAK

Zarauzko Murkil dendarien elkarteak Xpressionk taldearen antolamendu teknikoarekin eta Udalaren laguntzarekin Ikusi Arte erakusketa antolatu du.

Ikusi Artek EuskalHerrian ekimen kultural irekia egin nahi du, gure gura merkataritza zarauztarra dinamizatzea da baina ere gure herriko merkataritza bizi, aktibo eta hurbila dela erakustea

Urteroko akltibitatea izan dadila lan egiten dugu, aurten museoetan gutxi ikusten den arte bat protagonista izango da, nahiz eta gero eta jarratzaile gehiago daukan KARIKATURISMOA.

Hau zazpigarren edizioa izango da eta onarpen ona daukala espero dugu lehengo urtetan artistek eta jendeek uste zuten moduan.

Gainera, eta berria bezala karikaturistek haien obrak zuzenekoan egingo dituzte azaroaren 5an.

OINARRIAK

1.Nahi duten artista guztiek hartu ahal izango dute parte; dena den artista zarauztarrei deialdi berezia egin nahi zaie.

2.Aurtengo erakusketa Caricaturismoarena izango da

3.Artista bakoitzak 7-12 lan aurkeztu beharko ditu. Hasieran argazki digitalean edo paperean (10 zm * 15 zm) aurkeztuko dira. Artelanek haien izenburuak, neurriak eta azalpen txiki bat eduki beharko dituzte.

Gainera, Artistaren izena, abizenak, helbidea eta telefonoa eman behar dira.

Argazkiak helbide honetara bidali ditzakezue:

e-mail:
MURKIL: murkilwebberria@hotmail.com
Xpresion!!!: jokin@xpressionk.net

Postaz
MURKIL
Posta Kutxa 102
20800 Zarautz

Lanak argazki-euskarrian jaso ondoren, erakusketarako egokienak direnak aukeratuko dira. Behin aukeraketa egin ondoren, merkatariei nahi duten obra hautatzeko aukera emango zaie. Lanek, parte hartzen duten establezimenduetako erakusleihoetan leku berezia izango dute.

4.Aukeraketarako argazkiak aurkezteko epea: 2011ko urriaren 16a

5.Artistak aukeratzeko eguna: 2011ko urriaren 21a.

6.Jatorrizko lanak aurkezteko egunak: 2011ko azaroaren 7tik 10era obrak erakusten diren dendetan. Artista bakoitzak bere obrak eramango ditu Xpression!!! Taldearen tekniko baten laguntzaz

7.Lanak itzultzea: 2011ko azaroaren 28tik 30ra, lanak ikusgai egon diren establezimenduetan.

8.Ekimen honen berri emateko aukeratutako lanen egileek, horien erakusketa, komunikazio publikoa eta kopiak egiteko baimena emango dute.

9.Murkilek azaroaren 5an antolatuko duen ekintzan parte hartu nahi duten artistek karikaturak jendeari dohainik egin behar dituzte. Artista hauek ordainsari ekonomikoa jasoko dute ekintzan parte hartzeagatik. Ordainsaria banaka hitz egingo da eta egun honetan egindako karikaturak Murkili oparitu beharko dizkiete eta elkarteak nahi badu Ikusi Arte 2011 erakusketan erabil ditzake

10.Artistek nahi badute haien obrak salmentan egon daitezke, kasu honetan, lanak nahi dituztenek erosi ahal izango dituzte, baina erakusteka bukatu aurretik ezingo dira jaso. Lanen prezioen %100 zuzenean artistei emango zaie. Parte hartu duten establezimenduek egingo dute salmentaren bitartekaritza; bertan prezioaren, lanaren eta artistaren datuen eta abarren berri emango zaie interesatuei.

11.Artista bakoitza bere lanen arduraduna da. MURKIL, elkarteko kideak, Xpression, Zarauzko Udala eta bere Sailak ez dira izango lanen arduradunak, horrexegatik, seguru bat eduki dezatela gomendatzen diegu artistei.

12.Emandako dokumentazioa (argazkiak…) ez dira itzultzen

13.Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea dakar.


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina