Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Gabonetan, Euskadiko saltokiek beren onena eman nahi dute kontsumitzaileen alde 200 ekintza abian jarriz

Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak eta Merkataritzako zuzendari Maite Valmasedak hainbat ekintza aurkeztu dituzte gaur, hain zuzen ere Euskadiko saltokiek Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin abian jarritako sustapen-ekintzak.

Sustapen-ekintza horiek (ia 200 dira) Euskadiko lurralde osoan garatzen ari dira abenduaren hasieratik urtarrilaren lehen astera bitarte, eta Gabonetan areagotu egingo dira.

2011n, Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 9 milioi € jarri ditu elkarte eta udalen eskura, hiri-inguruneak dinamizatzeko laguntza-programaren bitartez. Gainera, programa horrek 17,5 milioi €-ko inbertsioa eragin du ekintzak abian jartzean.

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Pilar Zorrillak eta Merkataritzako zuzendari Maite Valmasedak hainbat ekintza aurkeztu dituzte, hain zuzen ere Eusko Jaurlaritza, hiriko merkataritza-eremuak sustatzeko laguntza-programaren eta dinamizazio-bulegoen bitartez eta merkatari-elkarteekin eta Euskadiko udalekin elkarlanean, garatzen ari den ekintza multzoa.

Programa horren bitartez, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ekintzen kostuaren % 80 lagundu du diruz. Zehazkiago, 9 milioi euroko diru-laguntzak eman ditu, eta, horren eraginez, 17,5 milioi euroko inbertsioa sortu da. Dinamizazio-bulegoen sareak jardun horiek guztiak sustatu ditu, eta interesdunei aholkularitza eskaini die.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza lortzeko, udalerrietako udalek eta merkatari-elkarteek zenbait baldintza bete behar izan dituzte; besteak beste, lankidetza publiko-pribaturako akordioa sinatu dute, eta, bertan, nork bere ingurunea dinamizatzeko helburuak adierazi ditu. Horri esker, inplikatutako agente eta erakunde guztien arteko sinergiak lortu dira, eta hiri-ingurunearen merkataritza-jarduerari balioa eman zaio.

Aurkezpenean sailburuordeak azpimarratu duenez, Euskadiko saltokiek beren onena eman dute bezeroen alde, gutxi gorabehera 200 sustapen jardun garatuz hiri-inguruneetan. Ekintza horiek guztiak abenduaren lehen egunetatik urtarrilaren lehen astera bitarte garatzen ari dira. Sailburuordeak adierazi du, halaber, Eusko Jaurlaritzak programa hori abian jarri zuela hiri-inguruneei balio handiagoa emateko herritarren erosketa, aisia eta gizarte-harremanetarako toki ezin hobeak diren heinean, eta, bide batez, bezeroak leialtzen laguntzeko. Hala, kontsumitzaileei kalitatezko ingurune erakargarriak eskaini nahi zaizkie, erosketak errazteko bitarteko jakin batzuk haien eskura jarriz, hala nola haurtzaindegiak, jolasguneak, kontsignak edo doako aparkalekuak, besteak beste.

Ekintzak askotarikoak dira, eta honako hauek nabarmendu behar dira: Gabonetako argiak merkataritza-eremuetan; opari-zozketak, erregeen astean erosketekin truka daitezkeenak; Gabonetako loteen zozketak; Teneriferako bidaia baten zozketa; haurrentzako tailer eta ludotekak; ipuin-kontalariak eta beste zenbait jarduera haurrentzat, gurasoek erosketak egiten dituzten bitartean; ikuskizunak merkataritza-kaleetan; Olentzeroren haurrentzako dei pertsonalak; eta abar.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 2015erako Euskal Merkataritza Egokitzeko Planean ezarritako ildo estrategikoaren esparruan kokatzen dira ekintza horiek guztiak, eta gogoratzekoa da plan horren helburu nagusia hirietako merkataritzaren lehiakortasuna eta dinamizazioa bultzatzea dela, lankidetza publiko-pribatuko aliantza eta plataformen bitartez.

Iturria: Eusko Jaurlaritza


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina