Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
GARAIPENAREKIN EMAN DIO HASIERA ZAST MURKILEK BIGARREN FASEARI

Partidu borrokatu eta estu batean garaile suertatu ziren Donostiako Tecnun taldearen aurka

Partidu zaila izango zela buruan zutela kantxaratu ziren zarauztarrak, aipatu beharra baitago Tecnun aurreko urtean Aritzbatalden jokatutako Final Fourrean parte hartu zuen taldeetako bat izan zela. Lehen laurdenean Murkilekoek joku bizia erakutsi zuten bitartean, donostiarrek bere kapitainaren eskutik (7puntu, amaieran 17 izango zirelarik) markagailuari eutsi ahal izan zioten.

Bigarren laurdenean etxeko taldeak errebotea hobeto istea lortu zuen eta horrek hasieratik burutzen ari ziren defentsa onari etekinak ateatzea bultzatu zuen, 15 puntuko abantaila ere eskuratuz.

Atsedenalditik bueltan jokoaren erritmoa asko geldotu zen eta partidua estutu egin zen hirugarren laurdeneko amaieran (34-27).

Azken laurdenean zarauztarrek ahalegin guztiak egin zituzten bere defentsako jokoa hobetzeko asmotan, baina gehiegi eman nahi izan horretan akatsak pilatzen joan ziren Tecnun bi puntutara hurbildu zen arte. Momentu horretan izaera erakutsi zuten eta hainbat akzio on pilatu zituzten amaierara partidua galtzeko arriskurik gabe iritsi zirelarik, 53 eta 47 emaitzarekin bi puntuak etxean geratuz. Aipatzekoa da Tecnuneko Aracama hegal-pibotak partiduan sartutako 12 puntuak laugarren zati honetan eskuratu zituela.

Ihauteriekin batera atsedenaldia izango dute Murkilekoek. Beraz aste osoa izango dute lidergo konpartituaz gozatzeko, Bera Bera Gros taldearekin, eta hurrengo partidua prestatzeko.

Iturria: Zast Murkil


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina