Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO

Zalantzarik gabe, merkataritzari dagokionez Zarautz Gipuzkoako udalerri garrantzitsuenetako bat da .

 

Zarautz leku bizia da, oso udalerri maitatua; bai bertakoen artean, bai turisten artean, turismoak eginkizun garrantzitsua duen herria baita.

 

Surflariek oso gustuko duten hondartza izateak ukitu berezia ematen die inguruan dauden mendiei.

 

Zarautzek hotel eta pentsio ugari ditu, baita bi kanpaleku ere.

 

Bere izaera turistikoak, baina era berean tradizioak errespetatzen dituenak, eta biztanleen eguneroko bizitzak, esparru guztietan behar bezain anitza eta zabala den merkataritza eskaintza izatea ahalbidetzen diote Zarautzi, herri onen bizitzan merkataritza presente izanik. Guztien eskaerari erantzuten dien merkataritza, beren adina, sexua, ahalmen ekonomikoa edo gustuak edozein direla ere; esan ohi den bezala, gustu eta kolore guztietarako merkataritza eskaintza.

 

Zarautzen jendeak erosketak egiten dituenean, kalitatezko eta askotariko produktuak aurkitzeaz gain, dendarien etxekotasunaz, gertutasunaz eta konfidantzaz ere gozatzen du. Bezeroa ez da zenbaki bat; pertsona bat da, zuzeneko arreta behar duena eta ondo zaindu behar dena. 

 

Esan dugun bezala, Zarautzen erosketak egitean era askotako dendak aurkituko ditugu: arropa eta zapata denda bikainak, kiroletan, argazkigintzan edo informatikan espezializatutako dendak, bitxi dendak, optikak eta apainketarekin erlazionatutako denda ugari, altzari dendetatik hasi eta benetako artelanak erosteko aukera ematen duten galerietaraiño iritsi arte.

 

Jakina, ezin dugu ahantzi hain garrantzitsua den elikagaien sektorea. Hala, okindegiak, gozodendak, arrandegiak eta harategiak beren produktuaren kalitateagatik nabarmentzen dira. Aukera zabal hori osatzeko, Udal Merkatua dago. Bertan, pertsona ospetsu batek baino gehiagok erosten du, horien artean, Arguiñano sukaldariak, zarauztarra baita eta bertan hotel eta jatetxe garrantzitsua baitu.

 

Txakolina ere aipatu behar dugu, inguru honetako ardo zuri tipikoa.

 

Azken batean, Zarautzek merkataritza aukera zabala, gertuko eta kalitatezko merkataritza, eskaintzen duela esan dezakegu.

 

Era berean, Zarauzko merkataritzak Murkil Dendarien Elkarte garrantzitsua ere badu bidelagun.

www.zarautz.org

www.turismozarautz.com


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943830990 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina