Elikadura eta kontsumo jasangarria lantzen duen denda
Zerbitzuak:
Elikagai-denda: solteko zein tokiko eta garaiko produktuen aukera zabala du.
Sukaldea:
Etxera eramateko eguneko platerak eskaintzen dituzte. Aukera beganoa barne.
Bertako eta garaiko produktuekin, ekitaldietarako mokaduak eta taldeentzako menuak prestatzen dituzte.
Laborantza-aholkularitza: balorazioak, peritazio-txostenak eta beste hainbat nekazaritza-kudeaketa burutzen dituzte.
Hezkuntza-txokoa: sukaldaritza eta elikadurako ikastaro eta tailerrak antolatzen dituzte. Ekonomia sozial eraldaileko proiektu kolektiboak sustatu edota horietan parte hartzen dute hainbat eragile, kooperatiba eta norbanakorekin batera.