Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
MSM LAGUNTZAK 2012

Eusko Jaurlaritzak Merkataritzako Saltokiak Modernizatzeko laguntzak atera ditu

Bi mota daude:

A) Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barnek elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak.

Dirulaguntza jaso ahal izateko proiektuetako inbertsioa gutxienez 2.000 euro + BEZ izan beharko da enpresako

Laguntza: inbertsio onargarrien % 15. (BEZ ez barne)

B) Balantza elektronikoak, Informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barnean integraturik badaude edo enpresa-kudeaketarako badira.

Dirulaguntza jaso ahal izateko proeiktuen inbertsioa 600 € + BEZ izan beharko da enpresako

Laguntza: inbertsio onargarrien % 20. (BEZ ez barne)

Bi motetan:

* Dendarien Elkarte batean egoteagatik laguntza ehunekoa 2 puntu igoko da


* UNE 175001 kalitatezko ziurtagiria edukitzeagatik laguntza ehunekoa 2 puntu igoko da

Inongo kasutan ez du diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak 12.000 euro gaindituko saltoki eta urte bakoitzeko.

Epea: Ekainaren 30ean amaituko da, betiere aldez aurretik horretarako kreditua agortu ez bada

Beharrezko agiriak:

a) Eskaera beteta

b) Agiri hauen fotokopia: pertsona eskatzailearen ordezkaritza ahalmenarena, eratze eskriturarena eta geroztik eskriturak izandako aldaketena; orobat, dagozkion erregistroetan sartuta dagoela egiaztatzeko agirienak ere bai.

c) Pertsona juridikoaren identifikazio fiskaleko txartela edo eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia.

d) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko agiria (Gipuzkoako Ogasunan eskatzea)

e) Ogasunarekin zorrik ez edukitzeko eta ordainektak egunean edukitzearen agiria (Gipuzkoako Ogasunan eskatzea)

f) Hirugarrenaren alta-agiria.(hiruz aldiz bete behar da Bankuan, atxikita doa)

g) Hala badagokio, Merkatarien Elkarteko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria.

h) Hala badagokio, enpresak lortutako kalitate-edo bikaintasun-ziurtagirien kopiak.

i) Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen behin betiko fakturak (originalak edo/eta hauen fotokopia konpultsatuak)

j) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria


Informazio Gehiago Merkataritza Bultzatzeko Bulegoan: gatc@zarautz.org edota 943 83 09 90




102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina