Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
UDABERRIFEST SARRERAK ETA "RASCA GANAK"

Murkilek bere 30.urteurrena ospatzen jarraitzen du. Horretarako datozen bi asteetan bi kanpaina ezberdin egingo ditu.

Hasteko, apirilaren 16tik 22ra Leialtasun Txartelarekin ordaindutako erosketa guztiek zoriz, Zarauzko Ostalarien Elkarteak, Zurekin, Udaberrifest ikuskizunaren barnean apirilaren 28an, larunbata, gaueko 22tan Zarauzko Kiroldegian antolatutako Igor Yebraren aktuaziorako sarrera bikoitzak jaso ditzakete. Guztira 8 sarrera bikoitz izango dira. Saridunek ticket bat jasoko dute, non horrekin Pedrosa dendara (Salegi 07) joan beharko duten sarrerak jasotzeko. Sarrera hauek jasotzeko azken eguna apirilak 26, osteguna, izango da.

Bigarren astean, apirilaren 23tik 29ra, Murkilek honako hau antolatu du: ONCE "Rasca Gana" izeneko ekimen bat jarriko du abian. Horretarako, Leialtasun Txartelarekin ordaindutako erosketa guztiek "Paga Extra" izeneko boleto bat jasoko dute. Bertan azaltzen diren 4 hilabeteak raskatu beharko dituzte eta horietako batean 6 edo 12 bat azalduz gero saria dute, non saria jartzen duen laukitxoa raskatu beharko duten. Saria 1€ batetik 10.000€-raino izan daiteke.

Saria 50€ baino gutxiago bada saridunek ONCEko saltzaile batengana joan behar dute saria jasotzeko eta 50€ baino gehiago bada NAFARROAKO RURAL KUTXA finantza entitatera.

Jarraian bi kanpaina hauen oinarriak dituzue:

1. Zozketa honetan Zarauzko Merkataritza Elkartearen, Murkil, Leialtasun txartelarekin egindako eta ordaindutako erosketa guztiak har dezakete parte.

2. Kanpaina bi garai ezberdinetan izango da, kasu bakoitzean sariak ezberdinak izango direlarik.

3. Lehendabiziko kanpaina 2012ko apirilaren 16tik 22ra izango da eta honako honetan datza: Zurekin, Zarauzko ostalaritza elkarteak antolatutako Udaberrifest Festibaleko Igor Yebraren ikuskizunerako 8 sarrera bikoitzen zozketa.

4. Sariak  Leialtasun Txartelarekin egindako ordainketa bideratzen den datafonoetatik aterako dira zoriz. Nola dendek zein elkarteak ez daki sari horiek zein dendetan eta zein momentutan aterako diren.

5. Kanpaina honetako saridun bakoitzak sarrera bikoitz batez (2 pertsona) goza dezake eta bere saria Salegi 7 kalean kokatutako Pedrosa dendan jaso dezake apirilaren 26an beranduenez.

6. Zurekinek aktuazio hau aldatu edota bertan behera utzi ber badu, Murkil ez da erantzule egiten eta ez du erantzukizunik bere gain hartzen.

7. Bigarren kanpaina 2012ko apirilaren 23tik 29ra izango da eta honako honetan datza: "Paga Extra" modalitateko "Rasca Gana" batzuren zozketa.

8. Sariak Leialtasun Txartelarekin apirilaren 23tik 29ra (biak barne) egindako erosketa guztietan aterako dira datafonoetatik.

9. Dendariak zozketa horren boleto bat eman beharko dio, bezeroak momentuan bertan hazka dezan eta diru kopuru bat irabazi duen edo ez dendariari jakinarazteko. Baiezko kasuan sariaren kantitatea ere bai.

10. Saria 50 € baino gutxiagokoa bada bezero irabazleak ONCEren edozein salmenta lekutan kobra dezake; 50 € baino handiagokoa bada NAFARROAKO CAJA RURAL entitatera joan beharko du, ordea.

11. Saria 300 € edo handiagoa irabazlearen izena publiko egin daiteke eta Elkarteak edota komunikabideek saridunari argazkiak egin diezaiokete.

12. Zozketan parte hartzeak oinarrien guztizko onarpena suposatzen du.

13. Oinarri hauetan azaltzen ez den edozein gai Elkarteko Batzarrak erabakiko du.

14. Zoketa honi buruzko edozein zalantza argitzeko jarri Jesusekin harremanetan 943 83 09 90 telefonora deituaz.


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina