Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
ELIKADURAN DESKONTU BONOAK

Murkilek, bere 30.urteurrena ospatzen jarraitzen du. Horretarako bi asteetan zehar elikadura sektoreari loturiko kanpaina berezi bat burutuko du.

Bi astez zehar, ekainaren 11 astelehenetik ekainaren 24 iganderarte, Murkileko elkartekide diren elikadura sektoreko dendetan Murkil Leialtasun Txartelarekin ordaindutako erosketa guztiek zoriz deskontu bonoak lor ditzakete. Bono horiek datafonoetatik aterako dira eta guztira 100 izango dira, bakoitza 5 €-takoa.
 
Bono horiek kanpaina honetan parte hartuko duten Murkileko elikadurako dendetan truka daitezke.
 
Jarraian parte hartuko duten dendak azaltzen diren kanpaina honen oinarriak uzten dizkizuegu:
 
1. Zozketan Murkil, Zarauzko Merkatari Elkartearen Leialtasun Txartelarekin elikadurarekin era batera edo bestera erlazionatutako elkarteko ondorengo dendetan egindako eta ordaindutako erosketa guztiek har dezakete parte:
 
        - 7 Mares Congelados

        - Aizpurua Gozotegia

        - Arozena Harategia

        - Biyona

        - Borda Ardoak

        - Etxe-Ona Bakailauak

        - Gaztelu

        - Iruretagoiena Carniceria

        - Jesusa Fruteria

        - Juanjo Harategia

        - Kirkilla Jatetxea

        - Laia Janari Denda

        - Lukas Ardotegia

        - Natur-Diet Herboristeria

        - Nekane Belardenda-Parafarmacia

        - Otzarreta Harategia (Calle Urdaneta)

        - Otzarreta Harategia (Calle Herrikobarra)

        - Quesos Juantxo

        - Xelina Urdaitegia

        - Zabala Gaztak

 

2. Kanpaina 2012ko ekainaren 11tik 24ra izango da eta ondorengo honetan datza: 100 erosketa bonoen Zozketa, bakoitza 5€-koa.

3. Sariak zoriz aterako dira Leialtasun Txartelarekin ordainketa egiten den datafonoetatik. Nola dendek hala elkarteak ez du zehazten sariak ateratzeko momentua ezta denda.

4. Bono horiek HURRENGO erosketetan deskontu gisa erabiltzeko balio dute, EZ egindako erosketan 

5. Bonoaren 5€ak ezin dira zatitu, hau da, deskontu bezala asko jota behin bakarrik erabil daiteke.

6. Erosketa bakoitzean erosketa bono bakarra erabil daiteke.  

7. Bonoak oinarri hauen 1.puntuan aipatutako dendetan truka daitezke 2012ko ekainaren 30 arte.   

8. Zozketan parte hartzeak oinarrien guztizko onarpena suposatzen du.

9. Oinarri hauetan aurreikusi gabeko edozein gai Elkarteko Batzarrak erabakiko du.

10. Zozketa honi buruzko edozein zalantzaren aurrean Jesusekin kontaktau daiteke 943 83 09 90 telefonora deituz. 

 

Visa MURKIL Txartela dohainik dela, ordainketak 3 hilabetera egiteko aukera daukala, Visa izateaz mundu osoan ordaintzeko balio duela eta urte osoan trukatzeko puntuak metatzen dituela gogoratzen dugu.


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina