Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
"RASCA GANAK"

Murkilek bere 30. urteurrena ospatzen jarraitzen du. Horretarko, aste honetan "Rasca Ganen" kanpaina berri bat eramango du aurrera.  

Uztailaren 23tik 29ra Murkilek "Rasca Gana" izeneko ekintza bat egingo du. Horretarako, Leialtasun Txartelarekin ordaindutako erosketa guztiek "Paga Extra" izeneko boleto bat jasoko dute. Boletoan azaltzen diren 6 hilabeteak raskatu beharko dituzte eta horietako bakoitzean 6 edo 12 azalduz gero saria izango dute, non "premio" laukitxoa raskatuz jakingo duten. Saria 1 € batetik 10.000 € arte izan daiteke

Saria 50 € baino gutxiagokoa bada saridunek ONCEko saltzaile batengana joan beharko dute saria jaotzeko eta zenbateko hori baino handiagoa bada NAFARROAKO RURAL KUTXA finantza entitatera.

Jarraian, kanpaina honen oinarriak dituzue:

1. Zozketa honetan Zarauzko Merkataritza Elkartearen, Murkil, Leialtasun Txartelarekin egindako eta ordaindutako erosketa guztiek har dezakete parte.

2. Kanpaina 2012ko uztailaren 23tik 29ra izango da eta honako honetan datza: ONCEren "Paga Extra" modalitateko "Rasca Gana" bazturen zozketa

3. Sariak modu zuzenean aterako dira datafonoetatik uztailaren 23tik 29ra (biak barne) Leialtasun Txartelarekin ordaindutako erosketa guztietan.

4. Dendariak zozketa horren boleto bat eman beharko dio, bezeroak momentuan bertan hazka dezan eta diru kopuru bat irabazi duen edo ez dendariari jakinarazteko. Baiezko kasuan sariaren kantitatea ere bai.

5. Saria 50 € baino gutxiagokoa bada bezero irabazleak ONCEren edozein salmenta lekutan kobra dezake; 50 € baino handiagokoa bada NAFARROAKO CAJA RURAL entitatera joan beharko du, ordea.

6. Saria 300 € edo handiagoa bada irabazlearen izena publiko egin daiteke eta Elkarteak edota komunikabideek saridunari argazkiak egin diezaiokete.

7. Zozketan paret hartzeak oinarrien guztizko onarpena suposatzen du.

8. Oinarri hauetan azaltzen ez den edozein gai Elkarteko Batzarrak erabakiko du.

9. Zozketa honi buruzko edozein zalantza argitzeko jarri Jesusekin harremanetan 943 83 09 90 telefonora deituaz.


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina