Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
IKUSI ARTE - ARTISTEI DEIALDIA - OINARRIAK

Zarauzko Murkil dendarien elkarteak Xpressionk taldearen antolamendu teknikoarekin eta Udalaren laguntzarekin Ikusi Arte erakusketa antolatzen du.

Ikusi Arte!!! 2012-k Euskal Herri osoan ekimen kultural irekia egin nahi du, aldi berean zarauzko merkataritza dinamizatzeko helburuarekin eta gure herriko merkataritza txikia herriarekiko merkataritza bizi, aktibo eta hurbila dela erakusteko asmoarekin. 
 
Artean zentratutako urteroko edizio baten bitartez ekimen  honen sendotzea lortu nahi da, aurtengoan protagonista KARTELAK izango dira. 
 
Hau zortzigarren edizioa izango da eta onarpen ona izango duela espero dugu lehengo urtetan izandako arrkasta eta artistek eta jendeak egindako kritika positiboak ikusita.
 
Aurtengoan, gainera, hainbat BERRIKUNTZA egongo dira:
 
  * Irabazlearentzat sari ekonomiko bat egongo da, 500 €uro erosketa baleetan
  * Kartel irabazlea MURKILek hurrengo Gabonetako kanpainan erabiliko duen kartela izango da.
 
OINARRIAK

2005etik Zarauzko Merkatari Elkarteak, Murkil, Zarauzko Udaleko Kultura Sailaren eta Xpression!!! talde kulturalaren kolaborazioarekin urtero elkartekide diren denda gehienen erakusleihoetan arte erakusketa bat antolatzen du.

Hainbat gai jorratu dira urte hauetan zehar: pintura, eskultura, argazkigintza, karaikaturak... 2012.urtean kartelak jarriko ditugu ikusgai.

LEHIAKIDEAK

Nahi duen oroak har dezake parte lehiaketan, inongo mugarik gabe. Parte hartzaile bakoitzak gehienez zortzi lan aurkeztu ditzake.

ERAKUSKETA

Elkartekide diren dendetan ikusgai jarri daitezke aurkeztutako lan guztiak edo batzuk

Erakusketa azaroaren 12tik 25era izango da

Ikusgai jarritako lan guztiek kartel txiki bat izango dute, non lanaren izena eta egilea izango duten. Kartel txiki hori Elkarteak egingo du. Era berean, parte hartu duten denda eta artistak azalduko diren triptiko bat egongo da.

GAIA ETA FORMATUA

Kartel irabazla MURKILen 2012ko Gabonetako Kanpainaren kartel ofiziala izango da

Kartelean gutxienez MURKILen izena eta logoa azaldu beharko da eta gabonetako kanpaina horretan banatzen diren sariak: 500 €-ko 4 erosketa bale eta 250 €-ko beste 4 erosketa bale

Lanak originalak izango dira, norberak sortuak eta argitaratu gabekoak.

Kartelean egon daitezkeen textu posibleak euskaraz eta gazteleraz egotea baloratuko da

Teknika librea izango da eta lanak DIN A-3 formatuan aurkeztuko dira.

AURKEZPENA

Lan bakoitzarekin batera sobre bat entregatu beharko da, non lanaren izenburua eta egilearen datu pertsonalak azaldu behar duten: izena, helbidea, telefonoa eta ahal bada korreo elektroniko bat

Lanak ondorengo 2 helbideetako batera aurkeztu edo bidali daitezke:

MURKIL

Apartado de Correos 102

20800 Zarautz

OFICINA DE DINAMIZACIÓN COMERCIAL – MURKIL

ZARAUZKO TURISMO BULEGOA

Nafarroa kalea, 3

20800 Zarautz

Lanak aurkezteko epea 2012ko azaroaren 5a, astelehena, 12:00tan amaituko da. Murkil-Dinamizazio Bulegoaren ordutegia: lanegunak, 09:30-13:00 y 15:30-17:00.

SARIA

Sari bakarra ezartzen da; 500 € erosketa baleetan

EPAIMAHIA

Epaimahia honako hauek osatuko dute: 

  • MURKILeko ordezkari bat

  • Zarauzko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoko ordezkari bat

  • Xpressionk Kultura Elkarteko ordezkari bat

  • Zarauzko udaleko Kultura Saileko ordezkari bat

  • Zarauzko Elkarte Kultural edo/eta artistiko batetako ordezkari bat

KARTEL IRABAZLEAREN BETEBEHARRAK

Lan original guztiak beraien egileen jabetzan geratuko dira, lan irabazlea izan ezik, non bere eskubideak MURKILenak izango diren

Lan irabazlea edozein euskarritan publika daiteke: paperean, internet...

Era berean, Gabonetako kanpaina ofiziala egiterakoan edo kanpaina horren anuntzioetarako lan irabazlea zertxobait modifika daiteke (Administrazioetako logoak sartzea...)

Kartel irabazlearen izena azaroaren 21ean jakinaraziko da

Lan irabazlearei bere saria azaroaren 23an emango zaio eta irabazleak lan irabazlea formatu digitalean MURKILi beranduenez azaroaren 23an helarazi beharko dio

GAINONTZEKO LANAK JASOTZEKO EPEA

Egileek beraien lanak 2012ko abenduaren 3tik 19ra jaso ditzakete lanegunetan 09:30tatik 13:00tara eta 15:30tatik 17:00tara ondorengo lekuan:

MERKATARITZA DINAMIZATZEKO BULEGOA – MURKIL

ZARAUZKO TURISMO BULEGOA

Nafarroa kalea, 3

20800 ZARAUTZ

Antolakuntza ezarritako epean jasotzen ez diren lanen arduradun ez da egingo

BESTE ZEHAZTAPEN BATZUK

Lehiaketa honetan parte hartzeak bere oinarri guztiak onartzea suposatzen du

Epaimahiak oinarrien gauzatzean sor daitezkeen zalantzak interpretatzeko eskubidea edukiko du

Oinarriak www.murkil.com web orrialdean ikus daitezke edo/eta gatc@zarautz.org korreo elektronikora idatziz eska daitezke

 

 


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina