Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
MURKIL ZASTen BESTE GARAIPEN BAT

Murkil Zast 78 – Cafes Aitona B 46

Antonianotan ikusi zen partidu alai eta entretenigarri bat, non publikoa Murkileko jokalariekin dibertitu egin zen.

Partidua zarauztarren defentsako akats askorekin hasi zen, non horrek donostiarren erosoari erraztu egin zion baloi lapurketa askorekin eta mugimendu onekin. Hala re, etxekoen etenaldi denbora bat eta gero defentsak hobera egin zuen eta Maiteren hiruko batekin markagailuan aurretik jarri ziren. Baina, "Cafes Aitona"koak baloi bakoitza borrokatzen zuten eta defentsa on batekin lehen laurdena 22 eta 17 estu batekin amaitu zen.

Hurrengo minituetan etxekoan uztai azpian asko huts egin zuten eta erasoan aukera argiak ez zituzten ikusten, baina defentsa on bati esker donostiarrek 5 minutuetan saskiraketarik ez sartzea lortu zuten eta 13-0eko partzial batekin partidua erabat haustea lortu zuten atsedenaldira 20 puntuko abantailarekin joanez.

Atsedenaldiaren ondoren helburua garbia zen: joku erritmo berberarekin jarraitzea aurkariari aukerarik ez  emateko eta horrelaxe izan zen. Murkilekoek korrika asko egin zuten kontraeraso eta mugimendu onekin, kanpokoentzat jarraitzeko zaila zen joku errimo bat. Azken laurdenean defentsa ez zen guztiz ona izan eta errebote asko galdu ziren donostiarrei bigarren aukerak emanez. Maiteren partidu ona azpimarratzekoa da, zona dominatuz, eta Paula, bere kanpoko tiro eta 1*1 ekoekin. 

Partzialak: 22-17, 21-6, 18-10, 17-13


Saskiratzaileak: Laura (4), Elena, Ane V (8), Aizpea (2), Paula (17), Blanca (5), Ane S (5), Ainara (4), Irati (2), Maite (20), Sara (7), Enara (4)


Nota: Publikoak listoia oso altu jarri zuen, ¿mantentzeko eta gainditzeko gai izango al dira?

 

Iturria: Zast


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina