Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Murkil 58 – STL Bilintx 35

Garaipen berri bat Murkilentzat erasoan huts egite asko eta batzutan ataskatua izan zen partidu batean

Etxeko bezala jokatu arren partidua Santo Tomas Lizeoaren kantxan jokastu zen, kantxa txiki eta jolasteko zaila dena. STL-koak partidura 7 jokalarirekin azaldu ziren eta horregatik Murkilek paritdua hasieratik puskatzea erabaki zuen donostiarren erasoa zailtzeko presio batekin. Baloi asko lapurtu ziren baina aurrean egin ziren huts egite askok, adibidez, bandeja errazak ez sartuz eta saskiaren azpiko tiroak huts eginez, lehen 10 minututan markagailuan 13-6 estu bat egotea eragin zuten.

Bigarren laurdenean Murkilekoak esnatuago atera ziren eta 4 minututan lortutako 15-2ko partzial abti esker diferentzia 20 puntutara handitzea lortu zuten. Hala ere, atsedenaldiaren ondoren, zarauztarrak oso lokartuta atera ziren eta 6 minutura arte ez zuten lortu saskiraketarik, non Lizeokoak markagailuan pixkanaka hurbiltzea erraztu zuen, hirugarren laurdenaren bukeran 14 puntutako abantaila batekin.

Azken laurdenean saskiraketak txandakatzen joan ziren eta +14ko diferentzia azken 5 minutura arte mantendu zen. Hala ere, 11-0 eko partzial batekin Murkilekoek arnas pixkat hartzea lortu zuten eta partiduarekin gozatuz bukatuz.

Azpimarratzekoa da tiro libreetako asmatzea, 12tik 12 sartuz!

Partzialak: 13-6, 20-11, 8-10, 17-8

Saskiratzaileak: Laura Z (4), Elena, Ane V (13), Aizpea (3), Paula (2), Laura E (4), Blanca (7), Ane S (4), Ainara (2), Irati (7), Maite (12), Enara
 


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina