Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Atlético San Sebastián 61 – Murkil Zast 50

Murkilen denboraldi honetako lehen porrota talde on baten aurka.

Partidua primeran hasi zen zarauzko taldearentzat, lehen bi erasoeta Lauraren 2 hirukoitzekin. Azkar jokatu zen, lehen 10 minututan kontraerasoak amaituz eta saskiraketa erosoak lortuz. 10 puntuko abantaila bat lortzera iritsi ziren, baina lehen laurdena 11-18ko markagailu batekin amaitu zen.

Hala eta guztiz ere, Atleticok erreakzionatu egin zuen eta bere defentsa estutu zuen, Murkilen erasoari zailtasunak jarriz. Pixkanaka markagailuan hurbiltzen joan ziren eta bigarren laurdeneko azken 2 minututan egindako 7-0eko partzial bati esker markagailuan aurre hartu zuten, 31-30. 

Hirugarren laurdenean zehar bi aldeetako defentsak onak izan ziren eta markagailuko diferentziak mantendu egiten ziren, bi taldeetako inork arnas pixkat hartzeko abantaila txiki lortu ezinik. 

Baina azken 10 minututan guztia aldatu zen, zeren Murkilekoek ez zuten batere ez asmatu erasoan, baloi asko galdu zituzten eta defentsa arin eta txar bat egin zuten. Honek donostiarrek 10 puntuko diferentzia edukitzea ekarri zuen, zarauztarrek inongo momentuan txikitzea lortu ez zutena. Lauden honetan soilik jaurtiketa libreetatik asmatu zuten gure neskek.

Partzialak: 11-18, 20-12, 13-10, 17-10

Saskiratzaileak: Sara E (4), Elena, Ane V (5), Paula (2), Laura E (7), Blanca, Ane S (8), Sara G, Irati, Maite (15), Ainara (6), Enara (3)

Iturria: Zast


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina