Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
IKUSI ARTE IRABAZLEA 2012

Urtero legez Murkil, Zarauzko Merkatarien Elkarteak Xpressionk! taldearen kolaborazioarekin eta Zarauzko Udalaren Kultura Sailaren laguntzarekin Ikusi Arte erakukesta antolatu du.

Aurtengoa zortzigarren edizioa izan da eta Murkil eta Gabonei lotutako kartelak izan dira protagonistak. Azaroaren 12tik 25era 70 bat dendetan artista ezberdinen kartelak izan ditugu ikusgai, guztira 11 artistek hartu dute parte: Alberto Caballero (Viskwit), Asier Zabarte, David Aguirrezabalaga, David Marugán, Elisabete Gárate, Haymar Mancisidor, Ibon Díez, Joseba Alkorta, Leyre Gómez, Mar Carballo y Mikel Peñagarikano

Aurten kartel gutzi horiekin lehiaketa bat egin da, non horren irabaztela David Aguirrezabalaga izan den Gabonetako Zuhaitza lanarekin. Hau Barcelo Bidaiak, Transit eta JM Jostailuak dendetan egon da ikusgai.


Murkilek Davidi erosketa baleetan 500 an zizkion sari bezala, Murkileko dendetan gastatu ahal izateko eta era berean Daviden kartela Murkilek Gabonetako Kanpainan erabiliko duena izango da. Kanpaina hau abenduaren 1etik 26ra izango da eta 250 € eta 500 €ko 4na erosketa txekeen zozketan datza.

Argazkian epaimahaiaren zati bat ikus daiteke Davidekin batera, ezkerretik eskubira: Gari Berasaluze (Kultura zinegotzia), Carmen Agirretxe (Artezaleak), David Aguirrezabalaga bera eta Itziar Lukas (Murkil Merkatarien Elkarteko lehendakaria)

 

Argazkiaren iturria: Diario Vasco


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina