Enpresa kudeaketako ikastaroa, enpresa txiki eta autonomoentzat
Udal Elkarteak enpresa txiki eta autonomoen kudeaketari buruzko ikastaroa antolatu du, SPRIren Euskadi Emprende programaren dirulaguntzarekin.Urola kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuaren helburu nagusia enpresa ideia berriak abian laguntzea da.Negozio berri bat sortu aurretik gauza asko hartu behar dira kontuan, buruan dugun ideia hori jarduera errentagarria izan dadin.Horretarako, informazio eta aholkularitza eskaintzeaz gain, enpresa txikiak eta autonomoen enpresak kudeatzeko ikastaroa antolatu dugu:
- Nori zuzendua: langabezian dauden edo/eta enpresa abian jarri nahi duten pertsonentzako
- Datak: urtarrilaren 28tik otsailaren 14ra (56 ordu)
- Ordutegia: 9:30 - 13:30
- Non: Urola kostako Udal Elkarteko egoitzan (Zarautzen)
Ikastaro hau Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin antolatu da, "Euskadi Emprende" Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren baitan.
Azken bost urteotan 200 enpresa inguru sortu dira Udal Elkarteko Enpresa Sustapen Zerbitzuaren laguntzarekin. Zergatik ez zeurea?
Informazioa eta izen - ematea: 943 89 08 08 (Eli)
Iturria: Urola Kostako Udal Elkartea