Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
MURKIL ZAST 56 - EASO ALDE ZAHARRA 36

MURKIL ZAST-eko neskek lehenengo lautan sailkatzeko maila dutela ezin uka, halaxe lortu dute azken bi urteetan. Baina lanik eta esfortsurik gabe ezin izango dutela sailkapen hori lortu ezta. Areriok guztiak dira lehiakorrak eta ez da maiz suertatzen errez irabazten diren partida horietako bat. Larunbata honetan partida horietako bat gertatu da. Liderra, Easo Alde Zaharra jasotzen zuten Dan Lertxundiren neskek eta hasierarik bukaeraino nagusi izan ziren zarauztarrak.

Partida liskartsu hasi bazen ere donostiarrek etzuten arazo handirik jarri Murkilekoei eta lasaitasun osoz atera zuten partida aurrera barruko jokoan geneukan abantaila narbarmenduz eta lehen bi laurdenetan burututako defentsa bikainari esker partida erabakiz. Izanere 8-0 hasi ginen Ainara Zabalaren 6 puntu jarraiekin. Azken bi laurdenak berdindua joan zen azken bi laurdenetan. Aipatzeko bi Lauren jokoa, Eizagirre antolatzaileak bigarren laurdeneko minutu onenetan jokoa antolatuz eta Zuazola, barruko jokoan arretatsu eta saskira begira fin.

Txapelketa polita jartzen ari da. 8 partiden faltan igoera fasean dauden 9 taldeetatik laugarren jarri dira zarauztarrak eta oraindik 7 taldeek badituzte sailkatzen egiazko aukerak. Datorren larunbatean Eskoriatza jasotzen dute. Debagoienakoak 4 garaipen dituzte eta Final Fourrean sartzeko aukeral dituzten arren zaila dute oso. Horretarako Zarautzen irabazi beharra. Izane Murkilekoek Eskoriatzan galdu zuten 9 puntuz, beharbada denboraldiko partidarik exkasenean, aldageletan bada beraz nolabaiteko errabantxa gogoa.

MURKIL ZAST 56 (11+17+21+7): Eizagirre (9), Vazquez, P. (8), Garin (2), Cardeña (2) eta Zabala (8) -bostekoa- Del Hoyo (1), Sanchez (1), Alberca (7), Zorita (6), Zuazola (6), Ezeiza (6).

EASO ALDE ZAHARRA 36 (5+4+21+6): Iglesias (10), Guerrero (5), Murillo (8), Navarro (3) eta Eizmendi -bostekoa- Goitia (0), Chenlo (4), Sánchez (0), Mugica (0), Aramburu (6).

Fuente: zast.es


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina