Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Cafes Aitona 49, MURKIL ZAST 57

MURKIL ZASTeko neskek bat gehiago eman dute Final Fourrerako bidean.

Egutegi kapritxosoa MURKILeko neskei tokatutakoa. Azken bost partidak kanpoan. Lauko alerako sailkapenean ondo kokatuta egonda ere beraz ezin lasaitu Dan Lertxundiren neskek. Oraingoan arerio zuzena parean Donostiko Cafes Aitona.


Partida polita burutu zuten gure neskek. Lehen laurdenan abantaila polita hartu zuten (9-20) eta handik aurrera partida Final Fourrerako bila froga ezberdinak burutzeko balio izan zuen. Hirugarren laurdenean erasoan zarauztarrak oso exkax ibili ziren 5 puntu bakarrik sartuaz, baina defentsan trinko jarraitu zutenez etzan markagailuari begira arazo gehiegirik egon.

Aipatzeko 8 hirukoak, haietatik 3 Elena del Hoyok eta Enara Alberca eta Blanca Vazquezen lana bai defentsan eta bai atakean (12 eta 8 puntu). Hobetu beharreko kontuen artean, jaurtiketa libretan 3 11tik exkax Murkilekoentzat normalean fin aritzen baitira marratxotik.

Nola ez eta beste behin, kanpoko partidetan ere zarauzko ikuslegoa etxekoa baina gehiago izan zen Altzan. Eskertzeko zalantzrik gabe.

CAFES AITONA 49 (9+15+11+14) Amado (14), Santesteban (9), Montoya, Bello eta Berra (10), -bostekoa- Sanchez (2), Segura (4), García(4), Carrizo(3) eta Esnaola (3).

MURKIL ZAST 57 (20-15-5-17) Del Hoyo (9), Vazquez P. (7), Vazquez B. (8), Zabala (7), Cardeña (7), -bostekoa- Zuazola (3), Alberca (12), Sanchez (4), Zorita (0) eta Ezeiza (0)

Galdu Arren Easo Alde zaharrak Final Fourrerako txartela matematikoki lortu du eta oraindik beste 6 talde gabiltza lehian geratzen diren hiru postuetarako. Lau jardunaldi geratzen dira. Batean Murkilekoek atsedena dute beraz hiru partido zarauztarrentzat. Hasteko asteburu honetan azken sailkatua, Tecnun. Irabazi beharreko partida goian sartu nahi bada.

Fuente: Zast.es


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina