Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Murkil elkarteko presidente berria

Iñazi Azkue izendatu dute Murkil Zarauzko dendarien elkarteko presidente berri. Bi urterako hartu du kargua. Krisi garaia dela eta herrian komertzioa “nahiko geldituta” dagoela kontuan izanda, herritarrak Zarautzen bertan erostera animatu ditu elkarteko zuzendaritza berriak, eta era berean, hori egiten dutenei eskerrak eman dizkiete. “Herria bizirik mantentzeko beharrezkoa da komertzioa ere bizirik mantentzea. Hori dela eta, herriko dendatan kontsumitzera animatu nahi ditugu herritarrak. Aldea baitago herriko denda txikitan  ala saltoki handietan erostean. Herriko dendatan gertuko tratua eskaintzen dugu, aholkuak. Horrez gain, produktuak ere herritarren beharretara moldatzen ditugu”, nabarmendu dute.

Egun 140 dendek osatzen dute elkartea, eta 3.300 bazkide inguru dituzte herrian.

Iturria: urolakosta.hitza.info


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina