Ekainean Murkil Txartelarekin ordainduriko erosketa guztien artean 500€ko bi erosketa bono zozkatuko dira. Bi zozketa egingo dira, bata ekainaren 1etik 15era eginiko erosketen artean eta bestea, ekainaren 16tik 30era eginikoen artean. Irabazleek saria gutxienez Murkil elkarteko 3 dendetan gastatu beharko dute.
"EKAINA BIKAINA" KANPAINAREN OINARRIAK
1 – Kanpaina 2014ko ekainaren 1etik 30era izango da
2 – Bi zozketa egingo dira, bakoitzean 500€ko erosketa bono bat zozkatuko delarik
3 – Lehen zozketan, ekainaren 1etik 15era Visa Murkil Txartelarekin ordainduriko erosketa guztiek hartuko dute parte
4 – Bigarren zozketan, ekainaren 16tik 30era Visa Murkil Txartelarekin ordainduriko erosketa guztiek hartuko dute parte
5 – Uztailaren hasieran Rural Kutxak bi zozketak egingo ditu
6 – Erosketa bono hauek ezingo dira inolaz diruagatik trukatu
7 – Saridunek, erosketa bonoa jasotzen duten unetik hasita, astebeteko epea izango dute sariei dagozkien erosketak egiteko eta bakoitzak gutxienez Murkileko 3 dendetan egin beharko dituzte
8 – Saridunei argazkiak aterako zaizkie erosketa bonoekin, banaka edo biak batera, eta argazki hauek prentsan dota interneten argitaratzeko eta etorkizuneko kanpainak promozionatzeko erabili ahal izango dira
9 – Zozketa hauetan parte hartzeak bere oinarri guztiak onartzea suposatzen du
10 – Murkileko batzordeak oinarrien gauzatzean sor daitezkeen zalantzak interpretatzeko eskubidea edukiko du
102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org
BIT&MINAk egina