Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Murkiltxo Lehiaketa

Gure irudi korporatibo bilakatuko den maskota baten bila gabiltza eta horretarako, herriko ikastetxeen artean lehiaketa bat antolatu dugu. "Murkiltxo" izena hartuko duen maskota hau elkarteko logoan, ekintzetako karteletan eta gainontzeko argitarapenetan Elkartearen ordezkari izango da.

Elkarteko batzordearen iritziz, Zarauzko umeek irudimen amaigabea dute eta beraiek dira horrelako irudi bat diseinatzeko aproposenak. Gauzak horrela, Salbatore Mitxelena Ikastola, Antoniano Ikastetxea, Orokieta Herri Eskola eta La Salle Ikastetxeko haur eta gaztetxoak "Murkiltxo" diseinatzen ari dira Ikastetxe irabazleari oparituko diogun 500€ko erosketa bonoa lortu nahian.

Beraz, adi egon, hurrengo asteetan Murkilek bere maskota berria aurkeztuko baitu.

Ekimen honekin Zarauztarrek Elkartearen ekintzetan parte hartzeak duen garrantzia azpimarratu nahi da.


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina