Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
MURKILTXO

Duela hilabete batzuk Murkilen, gure maskota bilakatuko zen irudi baten bila hasi ginen. Ideia batzordeko ordezkariena izan zen eta horrelako irudi baten garapenak Elkartearen ekintza, iragarki, kartel eta gainontzekoetarako eman ditzakeen aukerak ikusirik, proiektua martxan jartzea erabaki genuen.

Maskota bilatzeko prozesuan herriko ikastxetxe eta eskola guztiekin harremanetan jarri ginen, gure maskotaren diseinua, zarauzko umeren batena izan behar zela argi baikenuen. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Antoniano Ikastetxeari, Orokieta Herri Eskolari, La Salle Ikastetxeari eta Salbatore Mitxelena Ikastolari euren kolaborazioagatik.

Irabazlea Unax Aranburu izan da, Salbatore Mitxelena Ikastolako ikaslea! Berea da MURKILTXOren diseinua.

Ikus dezakezuenez, Murkiltxo dortoka bat da, aurpegiz ikusita. Bere “grazioso” itxurak eta igortzen duen lasaitasun eta gertutasun sentsazioak hasieratik deitu zigun atentzioa. Gainera oso ongi egokitzen da Elkartearen filosofiara, izan ere, Murkiltxoren oskolak mota guztietako saltokiei ematen die babesa. Horrez gain, itsasoarekin duen lotura eta “Murkil egin” sloganarekin sortzen diren aukerak ere nabarmenak dira.


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina