Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Murkiltxorekin 500€ko bi bono - Oinarriak

 

OINARRIAK


1- 2015eko apirilaren 20tik maiatzaren 3ra bitartean Murkileko, Zarauzko Dendarien Elkarteko, saltokietan erosketa egitean, boletoa betetzeko aukera eskainiko da eta hauek, “Murkiltxorekin 500€ko 2 bono” zozketan sartuko dira.


2- Bi zozketa bereiziko dira; lehenengoan, apirilaren 20tik 26ra bitartean eginiko erosketei dagozkien boletoak sartuko dira zozketan eta bigarrengoan, apirilaren 27tik maiatzaren 3ra bitartekoei dagozkienak.


3- Zozketak maiatzaren 5ean eta 6an egingo dira arratsaldeko 15:00etan Zarauzko Turismo Bulegoan eta hurrenez hurren, aurreko puntuan adierazitako boletoen artetik aterako dira saridunak.


4- Sariei daokienean, 500€ko erosketa bonoak izango dira zozketatuko direnak, zozketa bakoitzean bat. Beraz, denera 500€ko bi txeke zozketatuko dira.

 

5- Saridunei argazkiak aterako zaizkie bonoekin eta argazki hauek prentsan edota interneten argitaratzeko eta etorkizuneko kanpainak promozionatzeko erabil ahal izango dira.


6- Erosketa bonoak Murkil Elkarteko saltokietan gastatu beharko dira 2015eko ekainaren 15a baino lehen.


7- Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea suposatzen du.


8- Bestelako zalantza argiketak eta erabakiak Murkileko batzordearen esku gelditzen dira.


                  



102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina