Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
MEC laguntza eskaera

 Argitaratu dira Merkatal Saltokien Modernizaziorako laguntzak.

Hemen uzten dizuegu laburpen bat:

Eusko Jaurlaritzak merkataritzako saltokiak modernizatzeko laguntzak atera ditu 2014ko irailaren 5etik 2015ko irailaren 15era egindako inbertsioentzako.

Aurreko urtean bezala, beharrezkoa da merkatal establezimenduak laguntza eskaera egiteko unean, GUTXIENEZ URTEBETEZ merkatal jarduera bera egiten egon izana.

Bi motatako inbertsioak daude:

A) Merkataritza-jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barneko elementuak (merkataritza-errotuluak barne) eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak.

Dirulaguntza lortzeko proiektuen inbertsioa gutxienez 3.000 € (+ BEZ) izango da enpresako

Laguntza: inbertsio onargarriaren % 15 (BEZ aparte).

B) Merkantzientzako balantza elektronikoak, informatika-ekipoak, aplikazioak eta hauen osagarriak, beti ere merkataritza-prozesuen barnean integraturik badaude edo enpresa-kudeaketarako badira.

Dirulaguntza lortzeko proiektuen inbertsioa gutxienez 900 € (+ BEZ) izango da enpresako

Laguntza: inbertsio onargarriaren % 20 (BEZ aparte).

Bi motetan, puntu gehigarriak lortu daitezke:

- Dendarien Elkarte batekoa izateagatik laguntza ehuneko 5 puntu igoko da.

- UNE 175001 kalitatezko ziurtagiria edukitzeagatik edo “Saltokitik Enpresara” ikastaroa egin izanagatik laguntza ehuneko 2 puntu igoko da.

- Kudeaketa software batean inbertitzeagatik ehuneko 5 puntu.

- Merkataritzarekin erlazionaturiko titulu edo profesionaltasun ziurtagiriak edukitzea % 5 puntu.

- Emakume eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunean Erakunde Kolaboratzaile izatearen errekonozimendua izateagatik ehuneko 2 puntu

- Erakunde publiko edo pribatuek bideraturiko enpresa transmisiorako programaren batean parte hartu izanagatik (adibidez, “Berriz Enpresa”) ehuneko 5 puntu.

Edozein kasutan diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoak ez du 12.000 euro ezta inbertsio onargarriaren %25a ere gaindituko saltoki eta urte bakoitzeko.

Epea: Irailaren 15an amaituko da, aldez aurretik horretarako kreditua agortu ez bada.

Beharrezko agiriak:

a) Agiri hauen fotokopia: Pertsona juridikoaren identifikazio fiskaleko txartela, eratze eskriturarena eta geroztik eskriturak izandako aldaketena; eta orobat, dagozkion erregistroetan sartuta dagoela egiaztatzeko agirienak ere.

b) Pertsona eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia edo ordezkaritza ahalmenarena.

c) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko agiria (Gipuzkoako Ogasunan eskatu)

d) Ogasunarekin zorrik ez izatearen eta ordainketak egunean dituen agiria (Gipuzkoako Ogasunan)

e) Hirugarrenen alta-agiria.(Bulegoan dauzkagu kopiak)

f) Hala badagokio, Merkatarien Elkarteko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria.

g) Hala badagokio, enpresak lortutako kalitate-edo bikaintasun-ziurtagirien kopiak.

h) Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen behin betiko fakturak (originalak edo/eta hauen fotokopia konpultsatuak)

i) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria

j) Ordainketa agiri originalak edo kopia konpultsatuak

k) Azken 3 urteetan jasotako laguntzen zerrenda eta horietako bakoitzaren zenbatekoa


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina