Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Mediterraneotik itsasbidaia baten zozketa. Oinarriak

1- 2015eko irailaren 21tik urriaren 4a bitartean Murkileko, Zarauzko Dendarien Elkarteko, saltokietan erosketa egitean, boletoa betetzeko aukera eskainiko da eta hauek, Mediterraneotik bi lagunentzako itsas bidaia baten zozketan sartuko dira.


2- Saria bi lagunentzako itsas bidaia izango da. Bidaia MSC Preziosa itsasontzian izango da, dena barne, eta martxoaren 4an abiatuko da Bartzelonako portutik. Astebeteko bidaian Marsella, Genova, Sizilia eta Malta bisitatuko dira Bartzelonara itzuli aurretik. Sarian barneratuta egongo da Bartzelonako porturainoko bidaia, trenez edo hegazkinez. Tren geltokira edo aireportura saridunak bere kabuz joan beharko du. Azkenik, portutik itzulera bidaia ere sarian barneratuko da eta, kasu honetan ere, tren geltoki edo aireportutik etxerainoko bidea saridunaren ardura izango da.


3- Sarian aldaketak egiteko aukera egongo da irabazlearen baldintzetara egokitzeko. Aldaketak prezioen igoera suposatzen badu, diferentzia saridunak ordaindu beharko du. Inola ere ezingo da saria diruagatik trukatu.


3- Zozketak urriaren 7an egingo da arratsaldeko 13:30etan Zarauzko Turismo Bulegoan eta aurreneko puntuan adierazitako boletoen artetik aterako da sariduna.


4- Saridunei argazkiak aterako zaizkie erosketa bonoekin eta argazki hauek prentsan edota interneten argitaratzeko eta etorkizuneko kanpainak promozionatzeko erabili ahal izango dira.


5- Lehiaketan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea suposatzen du.


6- Bestelako zalantza argiketak eta erabakiak Murkileko batzordearen esku gelditzen dira.



102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina