Murkil

BERRIAK JASO NAHI DITUT
EUSKARA   CASTELLANO
Itzuli ALBISTEETARA
Merkataritzaren Astea 2015

Aste honetan MURKIL, Zarauzko Dendarien Elkarteak, Merkataritzako Astea antolatuko du.

Astean zehar ekintza desberdinak eskainiko ditu kaleetan eta denden bezeroei.

Alde batetik MURKILeko kideetan erosketak egiten dituzten bezero guztien artean 500 €tako txeke bat zozkatuko du.

Beste aldetik, MURKIL txartelarekin ordaintzen badute 20€ arteko txartelak bat lor ditzakete. Azaroaren 30a baino lehen gastatu ahalko dute, Murkil dendetan.

Ostiralean 5 musikalari edota talde musikal 5 gunetan egongo dira giroa alaitzen, Musika Plaza, Lege Zaharren Enparantza, Geltoki-Zigordia gunea, Donibane Plaza eta Sagasti Plaza, gune alaiak izango dira. Arratsaldeko 18:00tatik - 20:00tara.

Larunbatean umeentzako puzgarriak Lege Zaharren enparantzan egongo dira 12.00etatik 14.30etara eta 16.30etatik 19.00etara.

Aste polita eta alaia izango da MURKILen eskuz.


102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org

BIT&MINAk egina