2016ko apirilaren 11tik 24ra bezero guztiek MURKILeko denda batean erosketa egitean boleto bat bete ahal izango dute eta zozketan parte hartu.
250 €uroko 4 erosketa txartel zozkatuko dira: elkarteko kolore bakoitzeko erosketa-txartel bat, dendek kolore bat baitute sektorearen arabera (gorria, urdina, berdea eta horia).
Nahiz eta baleak sektore batean irabazi, edozein sektoretan aldatu ahal izango dituzte.
Saria eskatzeko epea 2016ko maiatzaren 31n amaituko da.
Elkarteak irabazlearen izena argitaratu ahalko du orduan eta, saria jasotzerakoan, elkarteak zein komunikabideek argazkia atera zein bideoz grabatu ahalko dute.
2016ko apirilaren 27an egingo da zozketa.
ZORTE ON!!
102 posta kutxa | 20800 ZARAUTZ Gipuzkoa | Tel.: 943 00 51 29 | gatc@zarautz.org
BIT&MINAk egina